BidegorriaErrenteriako Udalak, Ingurumen Sailaren koordinaziopean eta Trafiko eta Hirigintza Sailekin batera, Oinezko eta Bizikleta Bidezko Mugikortasun Plana osatu zuen eta, 2016ko martxoaren 16an Tokiko Gobernu Batzordeak onartu zuen. Dokumentu honek bizikleta garraio-modu gisa erabiltzeko eta oinezko desplazamenduak erosoagoak eta erakargarriagoak egitea du helburu, modu honetan, Tokiko 21 Agendaren garapenean pausu berriak emanez. Ingurumenaren eta sostengarritasunaren ikuspuntutik mugikortasun sistemak Errenteriako bizi-kalitatearen hobekuntzan lagundu behar du, aldi berean energia kontsumoaren eta isuri kutsatzaileen jaitsiera lortzea suposatzen duena (bereziki klima-aldaketaren iturri diren negutegi efektuko gasena).

Autoaren gehiegizko erabilera eta erlazionatutako arazoak
2014ean egindako udalerri mailako azterketa/inkesta baten arabera, errenteriarren %10k autoa erabiltzen du herri barruko garraiobide nagusi gisa egunerokotasunean. Honek esan nahi du egunero auto bidezko milaka barne desplazamendu egiten direla. Errealitate honen ondorio negatiboak horrela laburbildu daitezke: garraio publikoren funtzionamenduari trabak, autoen espazioren okupazioa, kaleko beste erabiltzaileen segurtasun, erosotasun eta osasunaren galera (bereziki oinezko eta txirrindulariena). Arazo hauei kale askoren bizigarritasun eta erakargarritasun komertzialaren galera gehitzen zaie.

Oinezko desplazamenduen eta egoteko kalitatearen hobekuntza
Ibiltzea ingurumen inpaktu txikien eta onura sozial handiena duen garraio-modua izateaz gain, errenteriarren artean nagusitzen dena da (aipatutako azterketaren arabera barne desplazamenduen %80a oinez egiten da). Aurrerapen fasean dagoen egitasmoan, oinezkoen kontsiderazio berria bilatzen da garraio sistemaren barruan, berriak liratekeen kontzeptuak azpimarratuz: segurtasuna, erosotasuna, azkartasuna eta erakargarritasuna.

Bizikleta eguneroko garraiobide gisa Errenterian, zintzilik dagoen erronka
Bizikleta Errenterian eta baita eskualde mailan ere paper garrantzitsua joka dezakeen garraio alternatibo bat da, batik bat oinez egiteko luzeegiak izan daitezkeen distantziak egiteko. Bizikletaren erabilerak kolektiboki dakarzkien ingurumen, giza eta ekonomia onurez gain (auto pilaketen gutxitzea, espazioaren aurreztea, eta zarata eta kutsaduraren jaitsiera), norbanakoarentzat dituen abantailak azpimarratu daitezke, izan ere, bizikleta merkea, azkarra eta osasuntsua baita.
Errenterian dagoeneko badago bizikletaren erabilera sustatzeko giza eskaera. Bere erabilera hazi egin da azken urteetan, gaur egun barne bidaien %1era iritsi arte (bai lanera, ikasketetara joateko edota erosketak eta gestioak egiteko bidaiez ari gara kasu honetan). Halere, bide luzea dago egiteke, izan ere errenteriarren %5ari barne bidaietan bizikleta bere garraiobide nagusia izatea gustatuko bailitzaioke.

Erlazionatutako dokumentazioa

Iraila 2019
A A A O O L I
26 27 28 29 30 31 1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 1 2 3 4 5 6