MemoriaPortadaIngurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailburuak, Donostiako (Donostialdea-Bidasoa Beherea) Eremu Funtzionaleko Lurraldearen Zatikako Planari Hasierako Onarpena eman dio. Dokumentazioa, hortaz, jendaurrean jarri da, ekarpenak egiteko epea 2015eko azaroaren 15ean amaitzen delarik.

Zer dira LZPk?

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko Legearen arabera, Lurraldearen Zatikako Planek Lurralde Antolamenduko Gidalerroak garatuko dituzte mugatzen dituzten udalez gaindiko inguru edo guneetan, eta horietako bakoitzerako gidalerroek ezartzen dituzten antolamenduko berariazko irizpideak zehaztuko dituzte.

Lurralde Antolamenduko Gidalerroek hamabost esparru geografiko zehazten dituzte, arlo funtzional izenekoak, irizpide geografiko, ekonomiko eta sozialei jarraiki. Beren tamaina eta egitura kontuan hartuz, beren arazoak aztertzeko eta arazo horiek konpontzeko lurralde-antolamenduko programak ezarteko giltzarri dira.

Egun LAGetan aurreikusitako hamabost Lurraldearen Zatikako Planak martxan daude, eta bakoitza garapen-fase batean dago.

LandarediaPlanoa

Zein helburu dute LPZek?

 1.- antolamenduaren helburuak zehaztea, lurraldearen egungo egoera, egoera soziala eta ekonomikoa eta eboluzionatzeko dituen aukerak aztertuz.
 2.- azpiegitura handien euskarri izateko gai diren guneak zehaztea, haien ezaugarrien arabera.
 3.- planaren helburu den gune edo eremurako interes komuneko ekipamenduen kokalekua finkatzea.
 4.- hirigintzako antolamenduak bete behar dituen irizpideak, printzipioak eta arau orokorrak.
 5.- andea daitezen saihesteko edo zati bati edo guztiari beste erabilera bat emateko birmoldatu, birsortu edo birgaitu egin behar diren guneak zehaztea, eta lan horiek gauzatzera bideratutako laguntza-neurriak eta egin beharreko programak finkatzea.
 6.- honako helburu baterako erreserbatu behar den lurzoruaren azalera kuantifikatzea:
       - sustapen publiko nahiz pribatuko babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzea, edo etorkizunean berariazko arauen bidez azken prezio mugatua izan dezaketen beste etxebizitza batzuk eraikitzea.
      - poligono urbanizatuak sortzeko aukera emango duen lurzoru industrialaren sustapen publikoa.
 7.- Gidalerroek jasotzen dituzten jarraibideak garatzeko behar diren irizpideak, arauak eta printzipioak.

Jarraibide horiek entitate lokalei bermaturiko eskumen-esparrua errespetatuz ezarriko dira.

Lurraldearen Zatikako Planek beren jarraibideak honako dokumentu hauetan ezarriko dituzte:

 * informazioko azterketak eta planoak
 * Plana azaltzen duen memoria.
 * azterketa ekonomikoa eta finantzarioa
 * gauzatze-programa, lau urteko etapetan banatuta
 * antolamenduko planoak eta arauak

Donostialdeko LPZ

Eremu funtzional honek 13 udalerri hartzen ditu bere baitan: Andoain, Astigarraga, Donostia, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lezo, Oiartzun, Pasaia, Errenteria, Urnieta, Usurbil.

 + info

Azaroa 2019
A A A O O L I
28 29 30 31 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 1