Energia

Energia kontsumoa izugarri igo da azken urteotan. Izan ere, autoan ibiltzeko, telebista pizteko, kaleak argiztatzeko edo dutxa beroa hartzeko, energia behar beharrezkoa dugu. Eta horrek, noski, kalteak ere eragiten ditu: aire-kutsadura, klima-aldaketa, lurraldeen arteko liskarrak, ... Elektrizitatea, gas-naturala edo gasolina energia iturri ohikoenak ditugun arren, badira bestelako energia iturriak: berriztagarriak.

Horri eta energiari lotutako beste hainbat esparruri buruzko informazioa aurkituko duzu atal honetan:

Energia-astea 2017 Alkateen Ituna       EIEP
Planak eta programak Argi-kutsadura Informazio-estekak

Zer da Alkateen Ituna?paes-logo

Alkateen Ituna Europar Batzordeak diseinatutako ekimen bat da, udal eremu guztietan energia plangintza bat garatzeko asmoz. Honen helburua 2020. urterako udal eremu guztietan Berotegi Efektuko Gasen isurpenak %20a baino gehiago murriztea da. Murrizpen hauek Energia Iraunkorrerako Ekintza Plana deituriko dokumentuan zehazten dira.

Gehiago irakurri...

PortadaDiagnos20140121Zer da Alkateen Ituna eta Errenteriako Energia Iraunkorrerako Ekintza-plana?

Alkateen Ituna sinatzen duten herriek eta hiriek ekintza-plan bat aurkezteko konpromisoa hartzen dute, Ituna sinatzen duten egunetik urtebeteko epean. Ekintza-plan horiek azaltzen dituzte zer-nolako bideak jorratuko dituzten CO2 emisioak %20 murrizteko 2020. urteari begira. Alkateen Itunaren konpromisoek herri edo hiriaren eremu geografiko osoan eragina dutenez gero, ekintza-planek herri edo hirietako sektore publiko eta pribatuekin zerikusia duten erabakiak edo neurriak jasotzen dituzte.

Errenteriak energia iraunkortasunerako Diagnosia eta Energia Iraunkortasunerako Ekintza-plana (EIEP) osatu ditu.

Gehiago irakurri...

¿Zer da argi-kutsadura?KutsaduraLuminikoa

Antzina gizakiaren argi iturri bakarrak eguzkia, ilargia, izarrak eta sua ziren. Bonbillen eta energia bidezko argiztapena asmatu ondoren, ordea, argitu beharreko objektu edo eremuaz gain, argia urrunago zabaltzen hasi zen, gauaren iluntasuna apurtuz.

Gehiago irakurri...

Atal honetan Energia arloarekin zerikusia duten estekak aurkituko dituzu:

Energia

Maiatza 2017
A A A O O L I
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31 1 2 3 4