Bioaniztasuna

Bioaniztasunak Lurrean bizi diren izaki bizidunen aniztasunari eta hauek baldintzatzen dituzten natura-legeei erreferentzia egiten dsalamandra2ie. Egungo bioaniztasuna milaka milioi urtetan emandako prozesu naturalen eboluzioaren emaitza da, eta baita gizakiaren etengabeko eraginaren ondorio ere. Bioaniztasunak ekosistema ezberdinak eta espezie bakoitzaren aniztasun genetikoa barneratzen ditu. Izan ere, aniztasun horrek izaki mota ezberdinen arteko harremanak bultzatzen ditu, bai espezieen arteakoak, bai euren ingurunearekikoak ere, planetako bizitzaren oinarri izanik.  

Atal honetan gure udalerriko bioaniztasunari lotutako informazio esanguratsuena aurkezten dizugu: interes-guneak, estrategiak, tokiko fauna eta flora, ...

Bioaniztasun-Estrategia Añarbe baso erreserba Espezie inbaditzaileak
Estekak eta udal-argitalpenak Aiako Harria Parke Naturala Lau Haizeta Parkea
"Ni, Urumea" dokumentala Redvert Proiektua Tokiko fauna

logos cabecera web irekibai 3Presek, presa txikiek, hodiek eta hainbat eraikuntza motak oztopoak sortzen dituzte gure ibaietan, eta ibaien berezko funtzionamendua eragozten dute. Horren ondorioz, ekosistemak aldatzen dira, eta horrek eragina du espezierik sentikorrenetan (ugaztun erdi urtarretan, esate baterako bisoi europarrean eta muturluze piriniotarrean eta, arrainetan, izokin arruntean), espezie horien banaketa eremua murrizturik edo zatikaturik gelditzen baita. Horrek eraginda, taldeak elkarren artean ugaltzen dira; horrenbestez, isolamendu genetikoa gertatzen da eta, bestelako ondorioekin batera, espezieei murriztu egiten zaie beste presio batzuei aurre egiteko gaitasuna, espezieen biziraupena bera ere arriskuan jarrita.

Gehiago irakurri...

NiUrumeaIrudi

Dokumental etnografiko honek ibaiaren bidean zehar testigantzak eta bizipenak jasotzen ditu. Horien bidez ibaiari ageriko protagonismoa eman nahi zaio. Urumea ibaiak lehen pertsonan hitz egiten digu bere uraldiez, bere biologia aniztasunaz, jasaten dituen kalteez, eta, bereziki, bere ur-bazterretan bizi den jendearekin historian zehar izan dituen harremanez.

Gehiago irakurri...

AiakoHarriaLogoAiako Harria Parke Naturala eta Kontserbazio Bereziko Eremua (KBE) Gipuzkoako ekialdeko muturrean kokatzen da. Bidasoa ibaitik Urumea ibairaino hedatzen da, ekialdean Lapurdi eta hegoaldekoa Nafarroa mugakide izanik. Bi ibai hauekin batera Natura 2000 Sarearen barruan babestuta dago Aiako Harria. Eremu hau Parke Natural gisa 1995etik babestuta dago, 2004an Natura 2000 Sareko Garrantzia Komunitarioko Lekuen (GKL) zerrendan sartu zuen Europako Batzordeak, eta 2013an KBE izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak, bere kontserbazio-neurriak ere onartuz.

Gehiago irakurri...

LauHaizetaLau Haizeta Parkeak 1999an jaso zuzen bere izendapena. Orotara 600 hektarea hartzen ditu Errenteria, Astigarraga eta Donostiako udalerrietako lurretan. Horietatik 200 ha. Errenterikoak dira. Parkean, eta Errenteriako mugen barne, kultura-ondare gisa sailkatutako elementu ugari daude, besteak beste:

Gehiago irakurri...

Añarbe interes biologiko handiko animalia basatien habitata da: basakatua, katajineta, erbinudea, azkonarra, katagorria, muxar grisa, orkatza, basurdea, okil beltza, okil handia, hontz ertaina, urubia, izokin arrunta, kukulumera... Desagertzeko arriskuan dauden animalia zein landare espezieak ugaldu, babestu eta elikatu egiten dira Añarben. Baso natural helduak eta egundoko baso eremu trinkoak aurkitzen dira han, naturaltasun handiko paisaiak beti ere.

Gehiago irakurri...

Urria 2017
A A A O O L I
25 26 27 28 29 30 1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31 1 2 3 4 5