• AñarbeAñarbe
  • NiessenAzokaBertako produktuen kontsumoa
  • Eguzki plakakEnergia berriztagarriak
  • Herri-baratzakHerri-baratzak
  • Portuko txatarraKutsadura atmosferikoa
  • Bidegorria+bizikletakMugikortasun iraunkorra

Bere ezaugarri garrantzizkoenen artean honakoak aipatu daitezke:

  • Bi eremu lantzen ditu, eskola bera eta udalerria edo eskualdea.
  • Hezkuntza-komunitatearen partaidetza du ardatz eta oinarri, eta ikasleen protagonismoa bilatzen du.
  • Kudeaketa arduratsu eta iraunkorra sustatzen du.
  • Curriculum-berrikuntza eragiten du.

Iturria: www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus

Nola garatzen da EA21 ekimena?

Eskolek urtero gai bat hautatzen dute programa honen bitartez garatzeko (ura, energia, hondakinak, ...). Honela, gai horren inguruko sentsibilizazioa eta motibazioa bilatzen dute, bai eskola barruan zein kanpoan. Era berean, gaiaren araberako diagnosia osatzen dute eskolek, bai eskola mailakoa, bai herri mailakoa. Honela, gaiaren ikuspegi orokorra jasotzen dute ikasleek. Behin eskolako eta herriko argazkia dutenean, urtez urte hobetzen lagunduko dien ekintza plan bat osatzen dute.

Lan hori guztia, ordea, ez dute eskolek beraientzako gordetzen: ikasturte amaieran, eskoletako ikasle ordezkaritza batek egindako lana aurkezten diete Udal-ordezkariei. Horretaz gain, diagnosian oinarrituz eskolek hobetzeko asmoz hartutako konpromisoak eta, maila berean, Udalak herriko egoera hobe dezan, eskolek Udalari egiten dizkioten hobekuntza-proposamenak helarazten dizkiete. Udal-ordezkariek ikasleek aurkeztutako proposamen hauek jaso eta aztertzen dituzte, hurrengo ikasturte hasieran antolatu ohi den udal audientzia berrian erantzun bat emateko.

Azken Berriak:

26 August 2019

  • Auzo-konpostaje guneetako ikuskaritza abuztuaren 27an
    Hurrengo asteartean, udalerrian kokatutako auzo-konposta egiteko 6 guneetara hileroko jarraipen-bisitak egingo ditu Errenteriako Udalak. Lan horiek Udalak 2014 urtean abian jarritako konpostaje-programaren baitan kokatzen dira eta, bertan parte hartzen duten herritarrei, dela auzokonposta egiten nola etxeko konposta egiten, zaborraren tasan %30eko hobaria aplikatzen zaie. Auzokonpostaren ikuskaritza-lanak gauzatzen dituen lantaldeko kideak 9:30tan abiatuko dira Fanderiako konposta […]
  • Udalak Fanderiako Errota Interpretazio Zentroko taberna-jatetxearen kudeaketa esleitzeko dokumentazioa aurkezteko epea zabaldu du
    Udalak Fanderiako Errotako Ibaiaren Interpretazio Zentroko (Ibaiaren Etxea) taberna-jatetxearen lizitaziorako eskaintzak aurkezteko epea, hasieran abuztuaren 6reko aurreikusia, zabaldu du. Horrela, eskaintzak aurkezteko azken eguna izango da abuztuaren 22a 14:00 arte, eta informazio gehiago eskura daiteke https://errenteria.eus/zu/kontratatzailearen-profila/plataforma-ej/ webgunean, 943 449 608 telefono-zenbakian edo kontratazioa@errenteria.eus posta elektronikoko helbidean.
  • Aiako Harriko Parke Naturaleko eta Kontserbazio Bereziko Eremuko udako ibilbide gidatuak larunbatean hasiko dira
    Iaz bezala, abuztuaren lehenengo asteburuan Aiako Harria Parke Naturalean kokaturik dagoen Errenteriako Listorreta-Barrengoloia aisialdi gunean uda honetako Natura-Giden Zerbitzu Ofiziala abian jarriko da. Bertako Kultur Ondare eta bioaniztasun-maila altua aditu baten eskutik ezagutzeko aukera paregabea da. Izan ere, gune honek Kontserbazio Bereziko Eremua (KBE) izendapena du, Natura 2000 Sarearen barruan babestua. Honela, ibilbideen eskaintza “Lau […]
  • Auzo-konpostaje guneetako ikuskaritza uztailaren 30ean
    Hurrengo asteartean, udalerrian kokatutako auzo-konposta egiteko 6 guneetara hileroko jarraipen-bisitak egingo ditu Udalak. Lan horiek Udalak 2014 urtean abian jarritako konpostaje-programaren baitan kokatzen dira eta, bertan parte hartzen duten herritarrei, dela auzokonposta egiten nola etxeko konposta egiten, zaborraren tasan %30eko hobaria aplikatzen zaie. Auzokonpostaren ikuskaritza-lanak gauzatzen dituen lantaldeko kideak 14:30tan abiatuko dira Fanderiako konposta egiteko […]
  • San Markos zabortegiko nekazalguneko lursailetan izena emateko epea zabalik da
    San Markoseko Zabortegian lau negutegiz osaturiko nekazalgunea dago eta bere kudeaketaz Behemendi entitatea arduratzen da. San Marko Mankomunitatearekin sinaturiko hitzarmenean jasotzen den bezala, 2 urteetarako sinatzen da eta urtekako aldietan luzatzeko aukera izango da gehienez 10 urte bitarte, luzapenak barne. Nekazalgune honetan nekazaritza hidroponikoan jardun beharko da eta bi negutegiz osaturiko bi lagapen eskeintzen dira. […]
Abuztua 2019
A A A O O L I
29 30 31 1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31 1