Ikastetxearen iraunkortasunerako eta kalitaterako hezkuntza-programa bat da, ingurumen-arazoen konponbidean parte hartzeko ezaguera, gaitasuna, jarrera, motibazioa eta konpromisoa garatzea xede nagusi duena. Komunitatearen partaidetzan oinarritzen da, eta udalerriko garapen iraunkorrean esku hartu eta laguntzen du.
EA21en ezaugarriak eta garapena | Errenteriako Eskolako Agenda 21 |
Bere ezaugarri garrantzizkoenen artean honakoak aipatu daitezke:
Eskolako Agenda 21 programa 2008/2009 ikasturtean jarri zen abian Errenterian. Ordutik hona, Eskoletako ikasleak ezezik, euren senide, irakasle, irakasle ez diren eskolako langileak eta Udal-ordezkariak ere parte hartzen dute programa honetan. Gaur egun hiriko 7 ikastetxetan lantzen da EA21 programa:
Cristobal Gamon LHI | Don Bosco GLHBI |
Koldo Mitxelena BHI | Bizarain Ikastola |
Langaitz Institutua BHI | Telleri HLBHIP | San José - Gurutzearen Alabak HLBHIP |