Strict Standards: Only variables should be assigned by reference in /usr/home/errenteriaingurumena.net/web/plugins/content/loadformmaker/loadformmaker.php on line 20

Diagnosia

Iraunkortasunerako oinarrizko dokumentua da, udalerriko gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-errealitatea islatzen duen argazkia. Tokiko Agenda 21en ezarpenaren hasieran, Oarsoaldeko Udaltalde 21 fasearen barne, Errenteriako Udalak iraunkortasunerako lehen diagnosia (2006) osatu zuen, gerora Errenteriako Iraunkortasunerako I. Ekintza-plana 2006-2011) idazteko baliatuko zena.  

Urteak joan ahala, hiriko errealitatea aldatuz joan da, eta horrekin batera, Errenteriako beharrak ere aldatu egin dira. Hori dela-eta, lehen planaren iraunaldia agortzerakoan, Udalak 2. Iraunkortasun Diagnosia osatzeari ekin zion. Dokumentu honek, hiriko iraunkortasunarantz hasitako bidearekin eta hiritarren bizi-kalitatearen hobekuntzarekin jarraitzea bermatuko duen Ekintza-plana osatzeko lagungarri izango da.

Atal honetan Errenteriako Tokiko Agenda 21 prozesuan osaturiko bi diagnosiak aurkituko dituzu.

I. Iraunkortasun Diagnosia (2006)
II. Iraunkortasun Diagnosia (2014)

Errenteriako Iraunkortasunerako I. Ekintza-plPortadaDiagnost2014anaren (2006-2011) indarraldia agortu ostean, Udalak bigarren plana osatzeko berrikuspen prozesuari ekin zion. Horretarako, lehenik eta behin, Udalsarea 21ek ezarritako metodologiaren araberako (EAEko udalerrietan Tokiko Agenda 21eko Ekintza-planak berrikusteko gida metodologikoa) iraunkortasun-diagnosi berri baten (2014) idazketa abiatu zuen. Azpialdeko irudian ikus daitekeen moduan, 2. Iraunkortasun-diagnosiak 17 fitxetan biltzen ditu aztertu diren lau esparru nagusiak:

 

Gehiago irakurri...

PostadaDiagnost2006Eusk2004. urtean Oarsoaldeko Udaltalde 21en sorrerarekin batera, Errenteriako Udalak bere Tokiko Agenda 21 prozesurako lehen diagnosia osatze lanei ekin zien. Garai horretako errealitatearen isla den dokumentu honek ondorego esparruak barneratzen ditu:

Gehiago irakurri...

Apirila 2017
A A A O O L I
27 28 29 30 31 1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30