Arramendiko baratze-parkea

arramendikoaLogoaArramendi Parkeko Baratze Sozial Ekologikoen programa bitarteko gisa definitu behar da ingurumenaren alorrean prestakuntzarako eta kontzientziatzeko, hala nola lurraren eta uraren erabilera planifikatu eta kudeatzeko eta espezie autoktonoak zaintzeko, heziketa alorreko barazkigintza ekologiko batekin praktika iraunkorrak ezarri, aisialdiko baratzak. Aisialdiko baratzezaintza hiritar askorentzat da indarrean dagoen zeregin ludikoetako bat. Hori dela eta, proposatzen dugu baratze txikiak sustatzea, Errenteriako herritar batzuek erabiliko dutena elikagaiak lortzeko familiaren kontsumorako.

Zer da baratze-parkea? Partzelen antolaketa Baratze-parkearen araudia Furgobaratza-egutegia 2017
Arramendiko baratze-parkearen irudia Baratze-jardueren egutegia

Kutxa Ekoguneak, elikadura eta ohitura osasuntsuak sustatzeko asmoz, Baratza Parke Sarea abian jarri du Gipuzkoan. Dagoeneko, hainbat udalerritan ezarri dute ingurumena eta gizarte-gaiak uztartzen dituzten espazio hauek: Errenteria, Lezo, Hernani, Zegama, ... Sarearen bitartez, informazioa eta aholkularitza zerbitzua eskaintzen da, erabiltzaileen zalantzei erantzuteko, informazioa trukatzeko edota ekitaldiak antolatzeko.

BaratzaEkogune

Gehiago irakurri...

2016/07/14

Kartela

Oarsoirriak ekimenak tailer bat eskainiko die familiei, Ekogunea fundazioarekin batera, Arramendikoa baratze parkean, baratzeetako biztanle horiek ezagutzeko asmoz: zizareak, marigorringoak, ehunzangoak... Baratzeetako airean, landareetan, lurrean eta lurpean bizi den mundura hurbiltzeko abentura zoragarria izango da. Xomorroak ezagutu eta aztertuko dira.

Tailerra datorren uztailaren 14an, ostegunez, egingo da arratsaldeko 17:00etatik 18:30etara. Gomendatzen da haurrek merienda ekartzea (bertan zuku ekologikoa eskainiko zaie) eta lurrean zikintzeko moduko arropa eramatea.

Abuztua 2017
A A A O O L I
31 1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31 1 2 3