Belaunaldi-basoa

Arramendi mendian dagoen Belaunaldien Basoa irismen handiko proiektu berdea da. Haurrei zuzenduriko proiektu honen helburu nagusia da neska-mutilengan Naturarekiko errespetua eta sentsibilitatea piztea, gurasoen inplikazioaren bitartez.

Ekimen honen asmoa da belaunaldi oso batek baso berri baten sorreran eta kontserbazioan parte hartzea du helburu egitasamo honek. Urtero Errenteriako aita-ama berriek zuhaitz bat landatzeko aukera dute, seme-alabaren izena eta jaiotze-data erakusten dituen plaka ondoan duen zuhaitza, hain zuzen.

Belaunaldien basoaren irudiaren gainean sakatuz, haur guztiek modu entretenigarri batean ezagutu ahal izango dute bere izenean landatutako zuhaitza zein motatakoa den eta horren ezaugarri nagusiak.

BelaunaldiBasoa

ekainak21eusZure komunitatean fatxada edo teilatua berritu behar duzu? Herrian egin diren edo egingo diren esperientzia onak azalduko dituzte Izaskun Recarte, Eujenio Olaizola eta Iñaki Retegui arkitektoek. Xabier Sánchez Oarsoaldeko Garapen Agentziako arkitektoak, komunitateek lor ditzaketen laguntzen berri emango du, bai eta horiek kudeatzeko egiten dutena ere. Hurbildu gaur, 19:00etan, Xenpelar Etxean egingo den hitzaldira.

Gehiago irakurri...

Errenterian aurki ditzakezun zuhaitz eta landare ohikoenak ezagutu nahi badituzu, beheko irudiaren gainean sakatu besterik ez duzu. Bertan, 30 zuhaitz espezie ezberdinen deskribapena, ezaugarriak eta kokalekua aurkituko dituzu. Horretaz gain 30 landare espezien deskribapenak ere topatuko dituzu, eta hauen artean, sendabelarrak direnen kasuan, nola erabili azalduko dizugu. 

ErrenteriakoZuhaitzak

Iraila 2017
A A A O O L I
28 29 30 31 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 1