CapturaErrenteriako Soinu-ingurua Hobetzeko Plana onartu du udalak; eta Euskal Autonomia Erkidegoko kutsadura akustikoari buruzko 213/2012 Dekretuaren 19 atalaren arabera, herritarrak jakinaren gainean jartzeko epe bat zabaltzen da, egokiak diren alegazioak egin ahal ditzaten.

Soinu-ingurua hobetzeko plan honek kalitate akustikoa hobetzeko ekintzak zehazten ditu eta, horrek, herritarren bizi-kalitatearen hobekuntzan eragin zuzena izango du.

Hori dela eta, Errenteriako Soinu-ingurua Hobetzeko Plana 2017-2021, hilabeteko epean egongo da ikusgai Zu! Zure Udala arreta zerbitzuan, astelehena, asteazkena eta ostiraletan, 7:30etatik 15:00etara eta astearte eta ostegunetan 7:30etatik 20:00etara. Epe berean alegazioak aurkeztu ahal izango dira.

Sakatu hemen dokumentazioa kontsultatzeko.

Abendua 2019
A A A O O L I
25 26 27 28 29 30 1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31 1 2 3 4 5