Gipuzkoako Hiri-hondakinak kudeatzeko plana 2019-2030

2019-2030 Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Orokorraren (aurrerantzean GHHKPO) ohiko ingurumen-ebaluazio estrategikoaren aldez aurretiko kontsulten izapidea hasi du Foru Aldundiak.

Hori dela eta, uztailaren 8a arte, interesa duten herri administrazioek eta interesdun guztiek alegazioak edota ekarpenak egiteko aukera izango dute. Planaren zirriborroa eta hasierako agiri estrategikoa eskuragarri daude gipuzkoaingurumena.eus web orrian. Iradokizun eta ekarpenak posta arruntaz edo bide elektronikoz aurkez daitezke.

Plan berri honekin lortu nahi da Gipuzkoa Europak zehaztutako helburuen bidean jartzea: 2020rako sortutako hiri hondakin kopurua %10a murriztea; 2030erako zabortegietan ezabatzen diren hondakinak sortzen diren hondakin guztien %10era mugatzea, gehienez; hiri-hondakinen %60a berrerabilpen prestaketetara eta birziklatzera bideratzea, etab.

Informazio osagarria jasotzeko sakatu hemen.

Iraila 2018
A A A O O L I
27 28 29 30 31 1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30