Trafikoa2Gipuzkoako Foru Aldundiak Lurralde Historikoan dauden 6000 ibilgailu baino gehiagoko eguneko batez besteko intentsitatea duten errepideen zarata-mapak osatu ditu, 2012ko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 13.1 artikuluan ezarritakoa betez.. Orotara, 33 errepide edo errepide zatietako eragin akustikoa aztertu eta mapetan islatu ditu Aldundiak.

EKARPENAK EGIN

Zarata mapa huen inguruan  euren ekarpenak egiteko aukera dute herritarrek eta eskaera horiek egiteko bi modu daude:

- Presentziala, arretarako bulegoetan: Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituren Birgaitze eta Berrikuntza Zerbitzuan, bulego orduetan (Miramon pasealekua 166, 20014-Donostia)

- Interneten, egoitza elektronikoareelektronikoaren bidez

+info

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren hilabeteko epea egongo da ekarpenak aurkezteko.

 

MAPAK

Mapa hauek kontsultatu nahi dituenak Bide Azpiegituretako Departamentuko web orrian www.gipuzkoaerrepideak.eus sar daiteke.

Errenteriari eragiten duten errepideen zarata-mapak ikusteko sakatu hemen.

 

Apirila 2019
A A A O O L I
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 1 2 3 4 5