Gaikako bilketarako edukiontziak

Hondakinak sortu ondoren, hauek behar bezala kudeatu behar ditugu. Hiri-hondakinen dagokionez, etxeetan, dendetan, komertzioetan, etab. hainbat hondakin bildu ditzakegu gaika. Horretarako,. Errenteriako kaleetan hainbat edukiontzi ezberdin ditugu, kolore eta itsuraren arabera, hondakin mota bat edo bestea biltzeko. Honakoak dira Errenterian gaikako bilketarako kalean aurki ditzakegun edukiontziak:

  • Edukiontzi urdina: Papera eta kartoia biltzeko edukiontzia dugu hau. Bertan, besteak beste, ondorengo hondakinak bota ditzakegu:

- Egunkariak, aldizkariak, propaganda, apunteak, paper-orrialdeak, fakturak, erosketa-ticketak, opari-papera, paper-poltsak, elikagai-paperaren ontziak (azukre, arroz, irinarenak...).
- Kartoizko kaxak (elikagai, kosmetiko, oinetako, jostailu, etxetresna elektriko, arrautza, galletenak...).
- Kartoizko tutuak (sukaldeko paper-biribilkiak, komuneko paperaren biribilkia...).
- Kartoizko bilgarriak (jogurtenak, aurrez prestatutako jakienak...).

Ez ditugu inolaz ere bota behar: brikak eta poliestirenoko ontziak; pixoihalak eta bestelako hondakin organiko/higienikoak; aluminiozko papera, paper plastifikatua eta paper zikina; plastikozko poltsak

  • Edukiontzi horia: Plastikozko zein metalezko ontziak eta brikak biltzeko edukiontzia dugu hau. Bertan, besteak beste, ondorengo hondakinak bota ditzakegu:

- Plastikozko botilak (urarenak, zukuenak, olioarenak, freskagarrienak, esnekienak, ozpinarenak...).. .
- Plastikozko ontziak (opilenak, azukrearenak, galletenak, zerealenak, gozokienak, hestebeteenak, arrautzenak...)
- Plastikozko sareak (laranjenak, lekenak, intxaurrenak...).
- Norberak bere burua garbitzeko erabiltzen dituen produktuen plastikozko ontziak (koloniarenak, xanpuarenak, hortzetako pastarenak, kremenak...).
- Garbiketako produktuen plastikozko ontziak (xaboiarenak, leungarriarenak...).
- Plastikozko estalki eta tapoiak Poliestirenoko ontzi eta erretiluak (gaztarenak, frutarenak, arrautzenak...).
- Edarien aluminiozko latak (freskagarrienak, garagardoenak...).
- Aluminiozko papera
- Aluminiozko molde eta erretiluak
- Aluminiozko poltsak (kafearenak, patata-purearenak, galletenak...).
- Kontserben metalezko latak (olibenak, zainzurienak, atunarenak, piperrenak, barazkienak...).
- Metalezko txapak eta estalkiak
- Aerosolak
- Edarien brikak (zukuenak, esnearenak, ardoarenak...).
- Elikagaien brikak (galletenak, tomatearenak, saldenak, esnekienak...).

Ez ditugu inolaz ere bota behar: eskuilak, jostailuak, CDak, gomazko ontzi eta eskularruak, etxetresna elektriko txikiak, makuluak, ibilgailuen piezak eta pneumatikoak, zartaginak eta lapikoak, taperrak, xiringak, hortzordeak, igerileku puzgarriak, ontziak elikagaiekin, jantziak eta osagarriak, inprimagailuaren kartutxoak eta tintak, boligrafoak, biberoiak, esekigailuak eta pintzak, pixoihalak, pertsianak, ...

  • Iglu formako edukiontzi berdea: Beirazko ontzi eta potoak botatzeko edukiontzi da hau. Bertan bota daitezke, esate baterako:

- Beirazko botilak (ur, ardo, garagardo, freskagarri, olio, ozpin, zuku, likore, edari mozkorgarri eta cavenak...).
- Beirazko poteak (marmeladenak, barazkienak, egoskarienak, pateenak, tomateenak, jogurtarenak, piperrarenak, ozpinez ondutakoenak, espezieenak...).
- Beirazko flaskoak (kosmetikoenak, lurringaienak...

Ez ditugu inolaz ere bota behar: kristalezko ontziteria, ispilu eta leihoen kristalak, bonbillak, estalkiak, tapoiak eta txapak, kortxo naturalak, zeramika eta portzelana, etab.

  • Edukiontzi hori txikia: Pilak biltzeko edukiontzia da hau. Bertan ondorengo pilak bota daitezke:

- Pila prismatikoak (gatzezkoak eta alkalinoak).
- Botoi-pilak.

  • Edukointzi zuria: Ehun-hondakinak botatzeko edukiontziak dira. Bertan jaso daitezke, besteak, beste:

- Jantziak eta ehun-osagarriak (zapiak, maindireak, mantelak, mantak, galtzak, kamiseta, sudadera, ...).
- Osagarriak: gerrikoak, oinetakoak, poltsoak,  etab.

  • Edukiontzi gris-laranja: Landare-olioa biltzeko edukiontzia da. Bertan sukaldean erabilitako olioa baino ezin da bota.

Ez dugu inolaz ere bota behar autoetako olioa edo sukaldean erabiltzekoa den olioa ez denik.

  • Tamaina handiko hondakinak: edukiontzien ondoan utz daitezke, udal esandako ordutegi eta egutegiaren arabera. Tokiaren araberako egutegia ikusteko, sakatu hemen.

- Besaulkiak, koltxoiak, somierrak, ...
- Garbigailuak, telebistak, ...

Gaikako hondakinak uzteko guneak

Etxeko hondakin arriskutsuentzako puntu mugikorra: Sanmarko Mankomunitatearen kamioi honetara etxean sortutako hondakin arriskutsuak eramateko aukera dago, besteak beste:

- Sukaldeko olioak
- Pinturak, bernizak, disolbatzaileak, kolak...
- Lanparak eta fluoreszenteak
- Etxetresna elektriko txikiak
- Telefono mugikorrak
- Garbiketako produktu kimikoak
- Termometroak
- Material informatikoa: monitoreak, teklatuak...
- Pilak eta bateriak
- Aerosol toxikoak: intsektizidak, lakak..., baita beren ontzi hutsak ere.
- Autoetako olioak, bateriak, iragazkiak, izotz-kontrakoak...
- Argazki-kamerak eta -materiala
- Erradiografiak
- Herbizidak eta intsektizidak
- Inprimagailuetako kartutxoak eta tonerrak
- Jostailu elektriko eta elektronikoak
- CDak, DVDak...

Bilketa-egutegia ikusteko, sakatu hemen.

Garbiguneak: Etxeko hondakinak eraman daitezke bertara. Mankomunitateak bost garbigune ditu, Oiartzunen (Talaia poligonoan), Donostian (Garberako igoeran eta Atotxa Errekan) , Hernanin (Ibarluze poligonoan) eta Usurbilen (Atallu poligonoan). Besteak beste honakoak dira eraman daitezkeen hondakinak:

- Etxeetan obra txikiak egin ondoren sortutako eraikuntza-hondakinak eta obra-hondarrak, uralita eta fibrozementuzko elementuak izan ezik.
- Plastiko birziklagarriak: polietilenozko bidoiak, film plastikoa, poliestirenoa.
- Birziklagarriak ez diren plastikoak: pertsianak...
- Tamaina handiko hondakinak: koltxoiak, sofak, somierrak....
- Metalak eta txatarra.
- Kimaketa eta lorezaintzako hondakinak.
- Egurra: paletak, altzariak, kaxak, oholtzak...
- Beira laua: kristala.
- Kartoizko bilgarriak.
- Auto eta motorren pneumatikoak, hagun edo metalezko zatietatik bereiziak.
- Aparatu elektriko eta elektronikoak: ordenagailuak, telebistak, irratiak, telefonoak...
- Lerro zuriko etxetresna elektrikoak: garbigailuak.
- Jostailuak
- Automobilgintzako olio erabilia (ontzi itxian).
- Metagailuak: auto-bateriak eta metagailuak orokorrean.
- Fluoreszenteak eta lanparak.
- Inprimagailuetako tonerren karkasak.
- CDak eta DVDak.
- Sukaldeko olio erabilia (ontzi itxian).
- Etxeko hondakin arriskutsuak: pinturak, bernizak, disolbatzaileak, kolak, fitosanitarioak, aerosolak...

  • Oiartzungo garbigunea

Neguko ordutegia: astelehenetik ostiralera: 09:30-13:00 eta 16:00-18:50. Larunbatetan: 09:30-13:30 eta 15:30-17:50. Igandetan: 10:00 – 13:50
Udako ordutegia (uztailak 15 - irailak 15): astelehenetik ostiralera: 09:00-13:30 eta 15:30-18:30. Larunbatetan: 09:30-13:30 eta 15:30-17:50. Igandetan: 10:00 – 13:50

  • Garberako garbigunea

Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 09:00-13:30 eta 15:30-19:00. Larunbatetan: 09:30-13:30 eta 15:30-18:00. Igandetan: 10:00 – 14.00

Abuztua 2017
A A A O O L I
31 1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31 1 2 3