AHTSustapen Ministerioaren Trenbideen Zuzendaritza Orokorraren bitartez eta apirilaren 13ra arte Euskal Herriko trenbide sare berriaren informazio-azterlan osagarria: Astigarraga-Oiartzun-Lezo zatia izeneko agiria jendaurreko epean jarriko dela.

2015eko otsailaren 20an, Trenbideen Zuzendaritza Orokorrak behin-behinean onartu zuen "Euskal Herriko trenbide sare berriaren informazio-azterlan osagarria: Astigarraga-Oiartzun-Lezo zatia". Azterlanaren behin-behineko onarpenari jarraiki, eta Trenbideen Sektorean indarrean dagoen araudiaren eta ingurumen alorreko legediaren arabera, aipatu azterlana 30 laneguneko epean jarri da jendaurrean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondorengo egunetik kontatzen hasita, administrazio publikoek, gizarte eragileek eta ekologistek eta interesa duen pertsona orok azter dezaten. Ondoren, epe horren barruan oharrak egiteko aukera izango dute ibilbide osoaren inguruan, ibilbideak interes orokorrari eragiten dion neurrian, baita Errenterian eta Oarsoaldean izan lezakeen ingurumen eraginaren inguruan ere (lurraldea, bioaniztasuna, mugikortasuna, landa garapena, energia,...).

Halaber, jendaurreko epeak ingurumen eraginetarako ondorioak ditu, jarduketa hau Ingurumen Eraginaren gaineko Ebaluazioaren prozedurapean baitago, eta behin jendaurreko epea amaitzen denean, azterlana Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministeriora bidaliko da, aurkeztutako alegazioen analisiarekin batera, Ingurumen Eraginaren gaineko Deklarazioa egin dezaten.

PlanoAHT

Azterlana lanegunetan eta bulego orduetan dago jendaurrean jarrita Donostia, Astigarraga, Errenteria, Oiartzun, Lezo eta Irungo udaletxeetan. Horretaz gain, Espainiako Gobernuak Gipuzkoan duen Azpiordezkaritzan (Pio XII plaza, 6, Donostia) ere badago. Alegaziorik aurkeztu nahi izanez gero, Planifikazioaren eta Proiektuen Azpizuzendaritza Orokorrari bideratuko zaizkio, Sagrados Corazones plaza, 7, 28071 Madrilera, erreferentzia gisa "Jendaurreko epea. Astigarraga-Oiartzun-Lezo azterlana" jarrita.

Informazio gehiagorako ondorengo webguneak bisita ditzakezu:

Azaroa 2019
A A A O O L I
28 29 30 31 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 1