Errenteria klima-aldaketaren eraginez gerta daitezkeen inpaktuak eragozteko, udaletxeak Klima-aldaketari Egokitzeko Plan bat garatu du. Planaren lehenengo pausua Errenteriak klima aldaketaren aurrean duen ahultasunaren analisia burutzea izan zen. Horretarako, gaur egungo klima zein etorkizuneko proiekzioak aztertu ziren. Fase horretan klimaren eboluzioa 2100. urterarte aztertu zen eta klimak Errenteriako alor ahulenetan eragin ditzakeen inpaktuak ikertu ziren (azpiegiturak, ura, biodibertsitatea eta herritarrak).

Analisiaren ondorioen artean hauek topa ditzazkegu:arrisku klimatikoa

  • - Gutxienezko tenperaturaren 3.39ºC-tako igoera 2100. urtean 1971-2000 aldiarekin alderatuta;
  • - Bero-bolada eta hotz-bolada gertaeren gehikuntza (muturreko klima bihurtuz);
  • - Prezipitazio kopuruen gutxitzea (intentsitate baxuko prezipitazio gutxiago eta euri-jasa gehiago)
  • - Orokorrean, beroagoa den klima bat (lehorte aldi gehiagorekin).

Diagnostikoaren ondorioetan oinarrituz, Egokitze-plana landu da. Planak 3 helburu orokor ditu: (1) Errenteriako biztanleria klima-aldaketara egokitzea; (2) Klima-aldaketa integratzen dune udal kudeaketa arduratsu garatzea; (3) Klima-aldaketarekiko erresilientea den udalerria diseinatzea. Helburuak 32 ekintza osatzen ditu, osasunaren, hirigintzaren eta ingurumenaren gisako arloetan ezartzeko helburuarekin.

Klima aldaketa plana diagnostikoa ErrenteriakoPlana 20180131 panfletoa
Diagnosia. Ulertzeko erraza Egokitzapen Plana Laburpena
   

 

Abuztua 2019
A A A O O L I
29 30 31 1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31 1