Klima Aldaketa historia klimatikoan zehar Lurreko edota eskualde bateko kliman ematen den aldaketa da. Industria Iraultzara arte aldaketa hauek naturak eragin izan ditu. Ordutik, aldiz, gizakiok eragindako Berotegi Efektuko Gasen (BEG) isurpenek nabarmen egin dute gora, bai industria mailan ematen den erregai fosilen errekuntzagatik edo baita gizakiok egindako beste hainbat ekintzen ondorioz ere, berotegi efektua areagotuz.
Klima Aldaketa honen eraginez planetaren batez besteko tenperatura Europan 0,6ºC eta 1ºC bitarte igo da aurreko mende hasieraz geroztik. Honakoak dira oraingoz pairatzen ari ditugun Klima Aldaketaren ondorioetako batzuk: