Klima aldaketa, planetak gaur egun aurre egin behar duen erronkarik handiena da. Gaur egungo eta etorkizuneko klimaren inpaktuak eragozteko, egokitzapena sustatzen duten ekintzak inplementatzea, zein erresilientzia eta erantzuteko gaitasuna areagotzen duten ekintzak martxan jartzea garrantzitsua da.
Zer da Klima-aldaketa? | Green deal | |
Errenteriako Klima-aldaketarako Egokitze-plana | Klima eta Energia Iraunkorraren aldeko Ekintza-plana | Informazio estekak |
Klima Aldaketa historia klimatikoan zehar Lurreko edota eskualde bateko kliman ematen den aldaketa da. Industria Iraultzara arte aldaketa hauek naturak eragin izan ditu. Ordutik, aldiz, gizakiok eragindako Berotegi Efektuko Gasen (BEG) isurpenek nabarmen egin dute gora, bai industria mailan ematen den erregai fosilen errekuntzagatik edo baita gizakiok egindako beste hainbat ekintzen ondorioz ere, berotegi efektua areagotuz.
Errenteria klima-aldaketaren eraginez gerta daitezkeen inpaktuak eragozteko, udaletxeak Klima-aldaketari Egokitzeko Plan bat garatu du. Planaren lehenengo pausua Errenteriak klima aldaketaren aurrean duen ahultasunaren analisia burutzea izan zen. Horretarako, gaur egungo klima zein etorkizuneko proiekzioak aztertu ziren. Fase horretan klimaren eboluzioa 2100. urterarte aztertu zen eta klimak Errenteriako alor ahulenetan eragin ditzakeen inpaktuak ikertu ziren (azpiegiturak, ura, biodibertsitatea eta herritarrak).
Atal honetan Klima-aldaketarekin lotura duten esteka interesgarriak aurkituko dituzu: