20220510 103359 Resolucion de Escritorio 2Herriko hainbat auzoetan herriko 150 baserri baino gehiago eta haien sarbide librea duten herri-bideak agertzen diren informazio panelak ezarrita ditu Udalak. Informazio-panel hauetan jasotakoa ezagutzeko, sakatu hemen.

Udala 100 kilometrotik gora hedatzen den Errenteriako Udal Herri-bideen Sarearen jabea da. Era berean, sare hori kontserbatzeaz arduratzen da, eta egunero zaintzen du ondare honen zati guztietan usurpazioa edo kalteak saihesteko. Basozaintza-Zerbitzuaren bidez egiten da hori.

Sare horrek udalerriko leku guztiak komunikatzen ditu lurzoru urbanizaezineko etxebizitzekin eta nekazal ustiategiekin. Gainera, Errenteriako mugakideak diren zortzi udalerrietako landa-eremuekin bat egiten du.

Ekaina 2023
A A A O O L I
29 30 31 1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 1 2