argiteriaBerria 1Udaletxeak Errenteriako Txirrita-Maleo industrialdean eta Alaberga Behekoa, Galtzaraborda, Iztieta eta Esnabide auzoetako argiteria publikoan argiztapena hobetzeko eta energia kontsumoa murrizteko, argiztapen-sistema adimenduna hornitu eta muntatzeko lanetan diardu. Lan horiek 2019ko urtarrila eta ekaina artean burutuko dira .

Jardueraren helburua argiteria publikoan energia elektrikoaren kontsumoa murriztea izan da, eta horretarako gaur egun dauden argiak aldatu eta horien ordez LED teknologia duten argi berriak jarri dira. Gainera, argiztapena kontrolatzeko sistema adimentsua ere jarri da eta oinarri sendoak finkatuko dira pixkanaka udalerri adimentsua eraikitzeko, non argien bidez beste sistema batzuk jarri ahalko diren, esate baterako, kartel informatiboak, IP ahotsa, wifia, ingurumen-parametroak neurtzeko sentsoreak, etab. Guztira 1077 argi puntutan jardungo da. Leycolan, S.A.L. enpresa arduratu da horniduraz eta 572.621,85 €ko koste totala izan du.

Bestalde, Galtzaraborda eta Iztieta auzoetako argiteri publikoa berritzea beharrezkoa izango da. Galtzaraborda eta Iztieta auzoetako argiteri publikoaren azpiegiturak gabeziak ditu, eta ezinezkoa gertatzen da egoera txarrean dauden kable elektrikoak ordezkatzea. Argiteriako Azpiegituraren berrikuntza lanak Construcciones Alzola, S.L. enpresak gauzatuko ditu, BEZ barne 54.137,70 €tan.

IDAEk (Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutua) Errenteriako Udalari eman dio proiektuaren finantzazio osoa (%100) egiteko mailegu itzulgarria, kaleko argi-instalazioak berritzeko IDAEk deitutako laguntza-programaren baitan.

Proiektua finantzatzeko aurrekontua Energia Eraginkortasunerako Nazio Funtsekoa da, energia eraginkortasuneko ekimenak finantzatzea du helburu.
Funts horren gestioa IDAEri esleitu zaio. Nabarmendu beharra dago europear komunitateko funtsen -FEDER funtsak- babesa proiektu honi.

argiteriaBerria 3Bestalde, proiektu honek Gipuzkoako Foru Aldundiaren (219.646,00 €) eta EEE (Energiaren Euskal Erakundearen) 13.757,38 €ko laguntza ere izan du.

Egungo argiak aldatuta eta automatikoki erregulatzeko sistema jarrita energia-kontsumoa gutxitu nahi da. Teknologia horrekin argiak automatikoki piztu edo erregula daitezke, presentziaren arabera, eta LED teknologiako argiek balio-bizitza luzeagoa dutenez, energetikoki eraginkorragoak dira eta, argi-fluxua momentuan bertan erregulatzeko aukera ematen dutenez, mantenu gastua ere txikiagoa da. Energia-kontsumoa eta mantentze-lanen aurrezkia kontuan hartuta, urtean 40.000 € aurreztuko direla estimatzen da

Argiztatze sistema berriarekin lortutako aurrezkia 402.267 Kwh/urte-koa da, hau da, egungo kontsumoaren %76,64ko murrizketa eta, urtean 136.771 KgCO2 isurtzea saihestuko da. Jarduketa hauekin aurrerapauso handia egin dugu Errenteriako Energia Iraunkorrerako Ekintza Plana (EIEP) gauzatzeko bidean

 

IDAE logo FederLogo

 

 

GFA logo OrainGipuzkoa Logo EVE logo ayutamiento errenteria EkoaktiboaBertikalaRGB

 

 

 

Abendua 2019
A A A O O L I
25 26 27 28 29 30 1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31 1 2 3 4 5