IMG 9963b optUdaletxeak Errenteriako Hirigune Historikoan eta Alaberga Goikoa, Kaputxinoak eta Agustinak auzoetako argiteria publikoan argiztapena hobetzeko eta energia kontsumoa murrizteko, argiztapen-sistema adimenduna hornitu eta muntatu du. Lan horiek 2016ko abendua eta 2017ko iraila artean burutu dira.

Jardueraren helburua argiteria publikoan energia elektrikoaren kontsumoa murriztea izan da, eta horretarako gaur egun dauden argiak aldatu eta horien ordez LED teknologia duten argi berriak jarri dira. Gainera, argiztapena kontrolatzeko sistema adimentsua ere jarri da eta oinarri sendoak finkatuko dira pixkanaka udalerri adimentsua eraikitzeko, non argien bidez beste sistema batzuk jarri ahalko diren, esate baterako, kartel informatiboak, IP ahotsa, wifia, ingurumen-parametroak neurtzeko sentsoreak, etab. Guztira 717 argitan jardun da. Leycolan, S.A.L. enpresa arduratu da horniduraz eta 334.348,94 €ko koste totala izan du.

Bestalde, Alaberga Goikoa eta Kaputxinoak auzoetako argiteri publikoa berritzea beharrezkoa da. Alaberga Goikoa eta Kaputxinoak auzoen, argiteri publikoaren azpiegiturak gabeziak ditu, eta ezinezkoa gertatzen da egoera txarrean dauden kable elektrikoak ordezkatzea. Argiteriako Azpiegituraren berrikuntza lanak Landa e Imaz, S.A. enpresari gauzatu ditu, BEZ barne 91.066,58 €tan.

IDAEk (Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutua) Errenteriako Udalari eman dio proiektuaren finantzazio osoa (%100) egiteko mailegu itzulgarria hirigune historikoko eta Esnabide, Alaberga Goikoa eta Agustinak auzoetako argiak berritzeko, kaleko argi-instalazioak berritzeko IDAEk deitutako laguntza-programaren baitan.
Proiektua finantzatzeko aurrekontua Energia Eraginkortasunerako Nazio Funtsekoa da, energia eraginkortasuneko ekimenak finantzatzea du helburu.
Funts horren gestioa IDAEri esleitu zaio. Nabarmendu beharra dago europear komunitateko funtsen -FEDER funtsak- babesa proiektu honi.

20170111 083314 optBestalde, proiektu honek Gipuzkoako Foru Aldundiaren (141.217,19 €) eta EEE (Energiaren Euskal Erakundearen) 65.108 €ko laguntza ere izan du.

Egungo argiak aldatuta eta automatikoki erregulatzeko sistema jarrita energia-kontsumoa gutxitu nahi da. Teknologia horrekin argiak automatikoki piztu edo erregula daitezke, presentziaren arabera, eta LED teknologiako argiek balio-bizitza luzeagoa dutenez, energetikoki eraginkorragoak dira eta, argi-fluxua momentuan bertan erregulatzeko aukera ematen dutenez, mantenu gastua ere txikiagoa da. Energia-kontsumoa eta mantentze-lanen aurrezkia kontuan hartuta, urtean 32.000 € aurreztuko direla estimatzen da.

Argiztatze sistema berriarekin lortutako aurrezkia 80.185 Kwh/urte-koa da, hau da, egungo kontsumoaren %73,20ko murrizketa eta, urtean 68.307,93 KgCO2 isurtzea saihestuko da. Jarduketa hauekin aurrerapauso handia egin dugu Errenteriako Energia Iraunkorrerako Ekintza Plana (EIEP) gauzatzeko bidean.

 

IDAE logo FederLogo

 

 

GFA logo OrainGipuzkoa Logo EVE logo ayutamiento errenteria EkoaktiboaBertikalaRGB

 

 

 

Abuztua 2019
A A A O O L I
29 30 31 1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31 1