Zer da Alkateen Ituna?paes-logo

Alkateen Ituna Europar Batzordeak diseinatutako ekimen bat da, udal eremu guztietan energia plangintza bat garatzeko asmoz. Honen helburua 2020. urterako udal eremu guztietan Berotegi Efektuko Gasen isurpenak %20a baino gehiago murriztea da. Murrizpen hauek Energia Iraunkorrerako Ekintza Plana deituriko dokumentuan zehazten dira.

Errenteriak 2012ko azaroan erabaki zuen ekimen honetara atxikitzea, Alkateen Ituna sinatuz, eta ondoren, Energia Iraunkorrerako Ekintza-plana garatzeari ekin zion. Helburua: gutxienez BEG isurpenen %20eko murrizpena lortzea 2020 urterako 2004 urtea oinarri hartuta. Horretarako, energia eraginkortasuna %20 hobetu beharko da eta azken energia kontsumoan energia iturri berriztagarrien erabilera %20 areagotu beharra dago.

+ infoITUNA-sinadura

Alkateen Itunera Zuzenduz

Energiaren Euskal Erakundeak diseinatutako ekimen bat da Alkateen Itunerantz zuzenduz. Honen helburua udalerrietan energia plangintza arloka garatzea da, hau da, udalerrian energia kontsumitzen duen esparru bakoitzerako, 2020. urteari begira, plangintza espezifikoa egitea.

Itunarekin bat egiten duten udalek beren energia plangintza definitzen dute kontsumo-esparruaren arabera. Epe ertaineko plangintza horretan, ekintza zehatzak identifikatu eta progresiboki garatzen dira energia kontsumo-esparru guztietan, industrian izan ezik. Beraz, ez da udal plangintza global bat, Alkateen Itunean bezala, kontsumo-esparruen araberako plangintza baizik.

Hasiera beti udalaren esku dauden elementuetatik egiten da (udal eraikinak eta argiteria publikoa), eta horietan energia eraginkortasuna hobetzeko eta energia berriztagarrien erabilera areagotzeko egin daitezkeen hobekuntzak aztertzen dira.

+ info

Iraila 2019
A A A O O L I
26 27 28 29 30 31 1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 1 2 3 4 5 6