¿Zer da argi-kutsadura?KutsaduraLuminikoa

Antzina gizakiaren argi iturri bakarrak eguzkia, ilargia, izarrak eta sua ziren. Bonbillen eta energia bidezko argiztapena asmatu ondoren, ordea, argitu beharreko objektu edo eremuaz gain, argia urrunago zabaltzen hasi zen, gauaren iluntasuna apurtuz.

Farola 1-2Gaur egun, argi-kutsadurak gizakiongan zuzeneko eragina du, eta baita gainerako animalia eta izaki bizidunengan ere, gaueko berezko baldintza naturalak aldatzen baititu. Argi-kutsadura zen den modu errazean ulertzeko, kale-argi edo esferikoak jarriko ditugu adibide gisa. Farola hauek argia norabide guztietan igortzen dute, nahiz eta soilik behealdea litzatekeen argitu beharrekoa. Egokia ez den noranzkoan igortzen den gehiegizko argitasun hau da, hain zuzen ere, argi-kutsadura bezala ezagutzen duguna.

 

Udal-jarduerak

Argi-kutsarura murriztu eta kale-argiteriko gastuak murriztu asmoz, Udalak Errenteriako udalerriaren kanpo-argiteria publikoaren argi-kutsadura eta eraginkortasun energetikoaren azterketa (2008) kontratatu zuen. Ikerketa honek egoeraren diagnosia eta argi-kutsaduraren ondorio diren kalteak murrizteko neurriak barneratzen ditu: gehiegizko argiztapena, bioaniztasunenan duen eragina, etb. 

Dokumentuaren osaketaz geroztik, modu progresiboan, Udalak bertan jasotako hainbat jarduera burutu ditu: kale-argien aldaketa, kutsadura handia sor dezaketen bonbillen ordezkapena, ... Neurri hauek abian jartzearekin, argi-kutsadura murrizteaz gain, Udalak kale-argiteria publikoa mantentzeko gastua gutxitu ahal izan du.

Abendua 2019
A A A O O L I
25 26 27 28 29 30 1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31 1 2 3 4 5