Energia kontsumoa izugarri igo da azken urteotan. Izan ere, autoan ibiltzeko, telebista pizteko, kaleak argiztatzeko edo dutxa beroa hartzeko, energia behar beharrezkoa dugu. Eta horrek, noski, kalteak ere eragiten ditu: aire-kutsadura, klima-aldaketa, lurraldeen arteko liskarrak, ... Elektrizitatea, gas-naturala edo gasolina energia iturri ohikoenak ditugun arren, badira bestelako energia iturriak: berriztagarriak.
Horri eta energiari lotutako beste hainbat esparruri buruzko informazioa aurkituko duzu atal honetan:
Energia-astea | Alkateen Ituna | EIEP |
Energia eraginkortasuna | Argi-kutsadura | Energia-pobrezia |
Energia ataria | 50/50 proiektua | Informazio-estekak |
Etxebizitza batean etxe-zerbitzu energetikoen gutxieneko maila sozial eta materiala betetzen ez denean energia-pobreziaren aurrez aurre gaudela ulertzen da. Horrek arazo larri bat suposatzen du, pertsonen osasunean eta bizi-kalitatean ondorio garrantzitsuak baititu.
Behatokiak aukera ematen du Udalaren eraikin eta ekipamendu publiko nagusietako energia kontsumoen eta berotegi-efektuko gasen isurien datuak ezagutzeko. Halaber, Udalaren energia fakturaren gastua eta aurreko urtearekin izan duen bilakaera ezagutzeko aukera ematen du. Datuak, gainera, egunero eguneratzen dira.
Ataria 2016an ezarritako informazioaren eta kudeaketa energetikoaren sistemak (SIE) ematen dizkion datuez elikatzen da. Software horri esker udaleko energiaren fakturazio egokia kontrolatzea ahalbideratzen da.
Energia atarirako sarbidea
Udaletxeak Errenteriako Txirrita-Maleo industrialdean eta Alaberga Behekoa, Galtzaraborda, Iztieta eta Esnabide auzoetako argiteria publikoan argiztapena hobetzeko eta energia kontsumoa murrizteko, argiztapen-sistema adimenduna hornitu eta muntatzeko lanetan diardu. Lan horiek 2019ko urtarrila eta ekaina artean burutuko dira .
Udaletxeak Errenteriako Hirigune Historikoan eta Alaberga Goikoa, Kaputxinoak eta Agustinak auzoetako argiteria publikoan argiztapena hobetzeko eta energia kontsumoa murrizteko, argiztapen-sistema adimenduna hornitu eta muntatu du. Lan horiek 2016ko abendua eta 2017ko iraila artean burutu dira.