Ekintza-planaren egitura

Iraunkortasunaren aldeko ekintzak ezartzea helburu zuen Errenteriako I. Ekintza-plana 2006ko martxoan onartu zen Udal Osoko bilkuran. Plan honen irismena ekonomia, gizarte edo ingurumen esparrua barneratzen zituenez, arlo bakoitzerako hobekuntzak erdiesteko ekintzak biltzen ditu, bai udal mailakoak eta baita Errenteriako mugetan eragina duten udalaz gaindiko entitateenak ere. Honela, ekintza-plan hau, bi atalez osatu zen, orotara 321 ekintza bilduz:

 - Tokiko Ekintza-plana: Errenteriako udalak garatu behar dituen ekintza konkretuak jasotzen dira edota bere eragina soilik udalerri honetan duena.
 - Eskualdeko Ekintza-plana: Udalaz gaindiko entitateek aurrera eraman behar dituzten ekintzak jasotzen dira, eskualdeko irismenean garatuz, Errenterian ezarritako iraunkortasun helburuetan ere eragina dute.

Ekintza-planaren lehen ebaluazioaren ostean, planean jasotako ekintza asko bikoiztuta zeudela ikusi zen eta birmoldaketa lan bat egin zen, eskualdeko eta udaleko bi atalak bakarrean uztartuz. Modu honetan, ekintza-planak 221 ekintzetara murriztu zuen bere edukia, ondorengo ildo estrategikoetan banatuta:

  • 1.LE Ingurumena kaltetu gabe tokiko enplegua sustatuko duen ekonomiaren garapena bultzatu
  • 2.LE Bizi-kalitatearen eta biztanleeriaren ongizatearen hobekuntza soliarioa sustatu
  • 3.LE Ingurumen-kalitatea handitu, hiriingurunea eta baliabideen kudeaketa iraunkorra hobetuz
  • 4.LE Iraunkortasun irizpide bidez biztanleriaren mugiortasun beharrak bete
  • 5.LE Herritarrekiko komunikazio, sentikortze eta parte-hartzea hobetu
  • 6.LE Bioaniztasuna eta paisaia babestu eta udalerriko gune eta elementu esanguratsuak ezagutarazi
  • 7.LE Udal-kudeaketan iraunkortasun irizpideak barneratu
  • 8.LE 2006an onartutako ekintza-planean barneratu gabeko ekintzak

 

I. Ekintza-planaren ebaluazio-emaitzak

Udalak 2012. urtean ebaluatu zuen azken aldiz Ekintza-plana, urte horretan, plan berrirako berrikuspen prozesua abiatu batzuen. Indarrean egon zen urteetan, ekintza-planaren betetze-maila handituz joan da urtez urte. Ondorengo irudian ikus daiteke denboran ezapen-mailaren eboluzioa nolakoa izan den:

EzarpenaTEP2006-2011

Ekintza-plana ebaluazioen emaitzak txosten batean biltzen dira. Jarraian dituzu bere iraunaldian zehar I. Ekintza-planari lotutako ebaluazio-txostenak:

Abuztua 2019
A A A O O L I
29 30 31 1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31 1