Errenteriako Iraunkortasunerako I. Ekintza-planaren (2006-2011) indarraldia agortu ostean, Udalak bigarren plana osatzeko berrikuspen prozesuari ekin zion. Horretarako, lehenik eta behin, Udalsarea 21ek ezarritako metodologiaren araberako (EAEko udalerrietan Tokiko Agenda 21eko Ekintza-planak berrikusteko gida metodologikoa) iraunkortasun-diagnosi berri baten (2014) idazketa abiatu zuen. Azpialdeko irudian ikus daitekeen moduan, 2. Iraunkortasun-diagnosiak 17 fitxetan biltzen ditu aztertu diren lau esparru nagusiak: