2004ko apirilan sortu zen Oarsoaldeko Udaltalde 21 ekimena, Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako Udalen, Oarsoaldea Eskualdearen Garapenerako Elkartearen (Oarsoaldea b.a), Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapen Iraunkorrerako DepartameUdaltaldeLogontuaren eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailaren menpe dagoen IHOBE Ingurumen Jarduketatarako Sozietate Publikoaren eskutik. Oarsoaldeko Udaltalde 21 osatu ondoren, 2004ko urriaren 29an ospatutako osoko bilkuran, Errenteriako Udalak Aalborgeko gutunarekin bat egin zuen ( Iraunkortasunerako europako hirien gutuna, Aalborgen -Danimarka- ospatutako Herri eta Hiri Iraunkorren 1. Batzarrean onartua)  Gobernuak Tokiko Agenda 21 prozesuaren aldeko konpromisoa islatuz.

 

Iturria: Oarsoaldea Eskualdeko Garapen Agentzia

 Oarsoaldeko Udaltalde 21en bitartez, eskualdeko udalerriek Iraunkortasun-diagnosien eta Iraunkortasunerako Ekintza-planen osaketari ekin zioten. Oiartzunen dagoeneko bere Tokiko Ekintza-plana zuenez (2003), proiektuaren gidaritza hartu zuen eta bere planaren ebaluazio eta jarraipen lanei ekin zien. 

Errenteriak bere lehen Iraunkortasun Diagnosia (2006) osatu eta Iraunkortasunerako I. Ekintza-plana (2006-2011) onartu zuen 2006ko martxoaren 30an ospaturiko Udal Osoko Bilkuran. Honela, Udala Udalsarea 21en kide bihurtu zen. Iraunkortasunerako I. Ekintza-planak tokiko ekintza (Udalak garatu beharrekoak) eta udalaz gaindiko ekintzak (Udalaz gaindiko erakundeek garatu beharrekoak: Sanmarko, Oarsoaldea, ...) biltzen zituen.

Urria 2019
A A A O O L I
30 1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31 1 2 3