• Hasiera
  • AñarbeAñarbe
  • NiessenAzokaBertako produktuen kontsumoa
  • Eguzki plakakEnergia berriztagarriak
  • Herri-baratzakHerri-baratzak
  • Portuko txatarraKutsadura atmosferikoa
  • Bidegorria+bizikletakMugikortasun iraunkorra

Azken Berriak:

20 July 2019

  • San Markos zabortegiko nekazalguneko lursailetan izena emateko epea zabalik da
    San Markoseko Zabortegian lau negutegiz osaturiko nekazalgunea dago eta bere kudeaketaz Behemendi entitatea arduratzen da. San Marko Mankomunitatearekin sinaturiko hitzarmenean jasotzen den bezala, 2 urteetarako sinatzen da eta urtekako aldietan luzatzeko aukera izango da gehienez 10 urte bitarte, luzapenak barne. Nekazalgune honetan nekazaritza hidroponikoan jardun beharko da eta bi negutegiz osaturiko bi lagapen eskeintzen dira. […]
  • Fanderiako Errotan eskaintza berezia udan
    Fanderiako Errotak bere eskaintza handitzen du udarako hilabete hauetan ingurumena eta kultura uztartzen dituzten ibai inguruko jarduera bereziak eskainiz. Eskaintza hau publiko ezberdinetara zuzentzen da eta Errotan bertan zein ibai ertzean garatuko diren jarduerak eskaini nahi ditu. Batetik, “Irina eginez” jarduera egingo da hilabetean bitan, uztailan 14 eta 28an eta abuztuan 15 eta 25ean. Jarduera […]
  • Aiako Harriko Parke Naturaleko Listorreta-Barrengoloiako informazio-bulegoa, zabalik
    Aurten ere Aiako Harria Parke Naturalean aurkitzen den Errenteriako Listorreta-Barrengoloiako informazio bulegoak ateak ireki ditu. Beste urte batez, bertara hurbiltzen diren txangozaleek eta bisitariek inguruko natura eta kultura-ondareari buruzko informazioa jasotzeko aukera izango dute, hala nola: mendi-ibilbideak, monumentu megalitikoak, mehatxatutako fauna, Aizpitarteko haitzuloak, Urdaburuko gailurra, Añarbeko baso erreserba, Malbazar, Aldura eta Pagosardeko hezeguneak, eta abar. […]
  • “Estraktuak eta landare osasuna” tailerra Arramendiko baratze-parkean
    Aurten ere Furgobaratza Errenteriako Arramendiko Baratze-Parkera etorriko da. Lehengo bisita datorren ekainaren 27an, osteguna, izango da. Bertan, Estraktuak eta landare osasuna izeneko doako tailerra egingo dute. Saioan, baratzerako erabil daitezkeen produktu ekologikoen eta landareentzako estraktu ezberdinen inguruan arituko dira. Tailerra arratsaldeko 18:00etatik 19:30etara izango da. Tailerraz gain, Furgobaratza ere bertan izango da eta baratzen inguruko […]
  • Auzo-konpostaje guneetako ikuskaritza ekainaren 25ean egingo du Udalak
    Hurrengo asteartean, udalerrian kokatutako auzo-konposta egiteko 6 guneetara hileroko jarraipen-bisitak egingo ditu Udalak. Lan horiek Udalak 2014 urtean abian jarritako konpostaje-programaren baitan kokatzen dira eta, bertan parte hartzen duten herritarrei, dela auzokonposta egiten nola etxeko konposta egiten, zaborraren tasan %30eko hobaria aplikatzen zaie. Auzokonpostaren ikuskaritza-lanak gauzatzen dituen lantaldeko kideak 9:30tan abiatuko dira Fanderiako konposta egiteko […]
Uztaila 2019
A A A O O L I
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31 1 2 3 4