Herriko natura- eta kultura-ondarea ezagutzera emateko, Txoritokietara txango gidatua antolatu du azaroaren 19an Fanderiako Errotako Ibaiaren Interpretazio Zentroak (Ibaiaren Etxea). Bertaratzen direnek, Zamalbideko aparkalekutik abiatuta, Txoritokietako Estazio Megalitikoko historiaurreko aztarnak, gotorleku militarra eta babestutako natura-ondare hau ezagutzeko aukera izango dute 11:00 – 13:30 bitartean. 4 km inguruko ibilbidea izango da, publiko orori zuzenduta. Txangoa doakoa da eta aldez aurretik izena eman behar da.
Hegaztien Nazioarteko Egunaren harira, herriko hegaztiak ezagutzeko tailerra antolatu du urriaren 16an Fanderiako Errotako Ibaiaren Interpretazio Zentroak (Ibaiaren Etxea). Bertaratzen direnek txori mota ezberdinen kantuak identifikatzeko, behaketarako aholkuak jasotzeko eta habia kutxa zein janlekuak egiteko aukera izango dute goizeko 11:00etatik 14:00ak bitartean. Tailerra doakoa da eta publiko orori zuzenduta dago, baina aurretik izena ematea beharrezkoa da.
Larunbata honetarako, uztailak 16, Pista Jolasa Familian izeneko jarduera antolatu du Udalak Fanderiako Errotan eta auzoan. Jarduera 11:00etan hasiko da.
Fanderiako Errotako Ibaiaren Interpretazio Zentroak (ibaiaren Etxea) hilabeteko bigarren asteburuetan 10:30etatik 14:00ak arte errota martxan ikusi eta bere historia ezagutzeko aukera eskaintzeaz gain, hilabetean behin ekintza berezia antolatzen du.