Maiatzaren 8an Gipuzkoako Erroten Eguna ospatuko du Fanderiako Errotako Ibaiaren Interpretazio Zentroak. Egun horretan, doako bisita gidatuak antolatuko dira errotaren historia eta funtzioa ezagutzeko.
Fanderiako Errotako Ibaiaren Interpretazio Zentroak (Ibaiaren Etxea), hilabeteko bigarren asteburuetan 10:30etatik 14:00ak arte errota martxan ikusi eta bere historia ezagutzeko aukera eskaintzeaz gain, hilabetean behin ekintza berezia antolatzen du.