errota eraikinaEraikin honek aditzera ematen du Errenterian industriak izan zuen indarra eta bilakaera, beti ere uraren indarra baliatuta, XV. mendean (1450) Renteriola burdinolarako energia gisa erabiltzen baitzen. Burdinola hori urteekin bihurtu zen fanderia, errota eta irin- eta pentsu-fabrika, eta 1996an eten zuen industria-jarduera. 500 urtez industria etengabe berritzen aritu da, gaur egun arte: (Errotaren historia ikusteko, sakatu hemen):

  • 1450 Renteriola burdinola
  • 1769 Aragorriola fanderia
  • 1828 Irin-errota
  • 1884 Irin-fabrika
  • 1955 Pentsu-fabrika
  • XXI. mendea Ibaiaren etxea

Erakusketa-espazioa momentuz eraikinaren beheko solairuan dago eta errota zaharraren ehotzeko eremua eta turbinari dagozkio. Jarduera mistoa da, errota tradizional baten eta ondoren izan zen irin-fabrikaren elementuak baititu.

Fanderiako Errota-Ibaiaren Etxean ezagutu ahal izango dira instalazio honen historia, funtzionamendua eta, batez ere, Errenteriako ibai-ondarea, baloratu eta gozatu beharreko elementua baita.

Zentro hau Ibaiaren Etxea da ere, hau da, Ibaiko Interpretazio Gunea. Ingurumen eta kultura-ondarea ezagutzeko eta hau kontserbatzeko, alegia. Izan ere, uraren ziklo integralean funtsezkoa den elementu baten inguruan eraiki da, hain zuzen ere, gure ibai-sarearen inguruan.

Errenteria, ibaien arteko udalerria

errotaUrumea ibaia eta bere ibaiadar Añarbe eta Oiartzunen ibilgua dira herriko ur-ibilgurik nabarmenenak. Ibai hauek jaiotzen dira penintsulako lurralderik euritsuenetakoan, kostatik gertu egoteak eta altitudeak laguntzen baitute masa hezeak pilatzen, eta horrek aldi berean prezipitazio ugariak eragiten baititu. Horregatik, ur-ibilgu ugari daude eta Añarbe, Artikutza, San Anton eta Domiko bezalako urtegiak eraiki dira.

Ibai-ekosistema honetan azpimarratzekoa da basoaren paper garrantzitsua. Ibai hauen goi-ibarretan pagadi eta harizti hostotsuak daude eta horiek emaria erregulatu, uren kalitatea bermatu, lurzorua babestu eta mehatxatutako faunarentzako ekosistema bikaina osatzen dute.

Horrela, ibaiak ezinbesteko protagonista dira paisaiaren konfigurazioan, baina, horrez gain, lurraldearen ingurumen-egoeraren adierazle ere badira. Azken hamarkadetan gure ibaiak nabarmen hobetu dira meatzeguneak lehengoratzeari, ur zikinak bildu eta tratatzeari, ibaiertzeko basoa berreskuratzeari eta arrainen migrazioa laguntzeko presak kendu eta egokitzeari esker, adibidez, Fanderiako arrapalan. Jarduketa horiek, basoberritzeekin batera, lagundu dute izokin arrunta itzultzen; ur-ekosistemaren kalitatearen adierazle bikaina.

Informazio praktikoaFanderiakoErrota logoa

Ordutegia: hileko 2. asteburuetan, 10:30-14:00 bitartean

Bisita gidatuen erreserbak: 943 494 521 / 690 720 264 / galemysfanderia@gmail.com 

Sarrera libre eta doakoa

Kokapena: Dolores Ibarruri Zumardia, z/g. Errenteria.

 placa fanderia montaje  placa errota burdina

 

Martxoa 2023
A A A O O L I
27 28 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31 1 2