Ekintza-plana

Ekintza-plana Tokiko Agenda 21 prozesuaren tresna baliagarrienetakoa da. Udalaren plan estrategiko bat da, iraunkortasuna erdiersteko helburu eta ekintza zehatzez osatutakoa. Plan hau urtero ebaluatzeko aukera du Udalak, besteak beste, planaren ezarpen-maila ezagutzeko. Horretaz gain, plan-estrategiko honetako jarduera bakoitzari adierazle batzuk egokitzen zaizkio, eta honela, ekintzen ezarpenak herria iraunkortasunerantz bideratzen duen ezagutu daiteke.

Errenteriak iraunkortasunerako I. Ekintza-plana dagoeneko iraungia du eta plan berria osatzeko berrikuspen fasean aurkitzen da.

Atal honetan honako atalak aurkituko dituzu:

Iraunkortasunerako I. Ekintza-plana (2006-2011)
Iraunkortasunerako II. Ekintza-plana (2016-2025)

PortadaTEP2006ko martxoan Iraunkortasunerako I. Ekintza-plana (2006-2011) onartu zen Udal Osoko Bilkuran. 2012an ebaluatu zen plana azkenekoz eta %54an gauzatua zegoela baieztatu zen. Honek eta planaren beraren epe-mugak 2016-2025 epealdirako Iraunkortasunerako II. Ekintza-planaren (aurrerantzean II PAL) osaketarako berrikuspen prozesua abiarazteko beharra mahai gainean jarri zuen.

Gehiago irakurri...

Ekintza-planaren egitura

Iraunkortasunaren aldeko ekintzak ezartzea helburu zuen Errenteriako I. Ekintza-plana 2006ko martxoan onartu zen Udal Osoko bilkuran. Plan honen irismena ekonomia, gizarte edo ingurumen esparrua barneratzen zituenez, arlo bakoitzerako hobekuntzak erdiesteko ekintzak biltzen ditu, bai udal mailakoak eta baita Errenteriako mugetan eragina duten udalaz gaindiko entitateenak ere. Honela, ekintza-plan hau, bi atalez osatu zen, orotara 321 ekintza bilduz:

Gehiago irakurri...

Iraila 2017
A A A O O L I
28 29 30 31 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 1