BEKAK BECAS 2Ingurumenaren eta jasangarritasunaren lehentasunezko alderdietan ikerketa, berrikuntza eta dibulgazio lanak bultzatzeko 11 beka emango ditu Aldundiak. Zehazki hondakinen prebentzioa, jasangarritasun energetikoa eta aldaketa klimatikoa eta honen informazio eta komunikazioari buruz zerikusia dituzten lanak lagunduko ditu. Beka bakoitzak 12.000€-koa izango da eta 12 hileko iraupena izango dute.

Diruz lagunduko diren ikerketa eta berrikuntzako proiektuak

- Ekodiseinu, prebentzio, berrerabilpen, gaikako bilketa eta hondakinak birziklatzeko 5 beka
- Aurrezpen eta jasangarritasun energetiko eta energia berriztagarrien erabilerarako 2 beka.
- Aldaketa klimatikoa moteltzeko eta/edo egokitzeko 2 beka
- Aldaketa klimatikoari buruzko informazio eta komunikaziorako 2 beka.

Eskabideak aurkezteko epea

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, otsailaren 27 tik aurrera.

Deialdia eta oinarriak ikusteko sakatu hemen.

Abendua 2019
A A A O O L I
25 26 27 28 29 30 1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31 1 2 3 4 5