Ingurumeneko diru-laguntza deialdia 2017

Errenteriako udalerrian, Iraunkortasun, Ingurumen eta Landa-Garapenaren inguruan dirua irabaztea xede ez duten erakunde eta elkarteei ekintzak gauzatzeko 2017ko diru-laguntza deialdia.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Diruz laguntzea nahi den proiektuaren, jardueraren edo programaren originala, erakunde eskatzailearen organo eskudunak onartua.
  • Erakunde eskatzailearen pertsona arduradunaren edo ordezkariaren NANaren fotokopia.
  • Erakunde eskatzailearen IFZren fotokopia, hala badagokio.
  • Programaren gastuen (kontzeptuak eta zenbatekoak) eta sarreren (jatorria eta zenbatekoa) aurrekontua.
  • Ardurapeko deklarazioa, non beste sail, erakunde, organismo, eta abarrei egindako diru-laguntzen eskaerak jasoko diren, edo, hala badagokio, eman zaizkien diru-laguntzenak.
  • Euskarak eta berdintasunak zein tratamendu izango duen jardueraren hedapenean.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak eta Errenteriako Udal eta bere organismo autonomoarenak egunean dituela egiaztatzen duen aitorpena, eta diru-laguntzen onuradun izateko ez daudela diru-laguntzen lege orokorraren 13. artikuluan, edo indarrean dagoen bestelako araudian, adierazitako inolako debeku-auzitan nahastuta.

Balorazio irizpideak

  • Proiektuaren kalitatea eta iraupena (30 p.)
  • Udalaren ingurumeneko helburuei egindako ekarpena (35 p.)
  • Kalkulatutako parte-hartze maila (10 p.)
  • Jarduerara bideratutako baliabideak (15 p.)
  • Proiektua lurzoru publikoan burutzuea (5p.)
  • Proiektua babestutako eremuetan burutzea (5p.)

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdia Gipuzkoak Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Oinarriak Deialdia Eranskina Eskaera

 

Abendua 2017
A A A O O L I
27 28 29 30 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31