ekainak21eusZure komunitatean fatxada edo teilatua berritu behar duzu? Herrian egin diren edo egingo diren esperientzia onak azalduko dituzte Izaskun Recarte, Eujenio Olaizola eta Iñaki Retegui arkitektoek. Xabier Sánchez Oarsoaldeko Garapen Agentziako arkitektoak, komunitateek lor ditzaketen laguntzen berri emango du, bai eta horiek kudeatzeko egiten dutena ere. Hurbildu gaur, 19:00etan, Xenpelar Etxean egingo den hitzaldira.

1.- IZASKUN RECARTE MENDILUCE-MARTA PÉREZ GABALDÓN BASA arquitectura-koek, beren esperientzia azalduko digute, ERRENTERIAKO SORGINTXULO 1-3-5 ERAIKINAREN BIRGAIKUNTZA ENERGETIKOAN

ERRENTERIAKO SORGINTXULO 1-3-5EKO ERAIKINAREN BIRGAITZE ENERGETIKOA

Eraikin honek patologia nabariak ditu akaberetan, bistako adreiluan eta fatxadako hormigoizko habeetan. Jabeek planteatzen dute fatxadak birgaitzeko jarduketa bat burutzea, kanpoko isolamendu bat aplikatuta, baina ez dakite zer konponbide dauden eta inbertsio handi bati aurre egin behar diote, eraikinaren garrantzia dela eta. Horregatik jarri dira harremanetan Basa Arquitecturarekin (www.basa-arquitectura.es).

Kontua zen fatxada birgatzea, garai hartan eraikitako eraikinen berezko patologiak desagerrarazteko, jabeen erosotasuna bermatzeko energiaren kontsumoa gutxituta, egungo inbertsioa amortizatzeko eta denboran iraunarazteko.

Aurre-azterketa handia egin zuen estudioak, jakiteko fatxadaren eta estalkiaren konponbide bakoitzak zer inbertsio suposatzen zuen eta zer diru-laguntza zeuden indarrean. Horregatik, planteatzen dugu elkargoak hasiera batean planteatzen zuena baino obra handiagoa egitea, Eusko Jaurlaritzaren Renove Planaren laguntzari atxiki ahal izateko. Obra horretan, eraikinean isolamendua ezartzeaz gain, hobetu behar zen bero-sorkuntzaren eta ur beroaren instalazioa, bai eta irisgarritasuna eta suteen aurkako babes-sistemak ere.

Horrela, lortu zen 888.000 € baino gehiagoko diru-laguntza bat; laguntza obrak burutzen ziren bitartean jaso zen, eta ez obrak amaitutakoan.

Hartara, jarduketa 3 alderditan laburtu daiteke:

  1. Jarduketa PASIBOAK: eraikinaren inguratzailea hobetzea kanpoaldean isolamendua gehituta.
    Zeramikazko fatxada aireztatuko sistema jarri da etorkizunean mantentzeko aldamio bat jarri behar zen fatxadako eremu guztietan.
    Horrelako fatxadak bestelako sistema isolatua dutenek baino mantenu txikiagoa behar du eta 50 urteko bermea du.Balkoietan eta mantenu-lanak egiteko iristea erraza den eremuetan 10-15 urtero SATE sistema bat aplikatzen da. Estalkia ere isolatu da lehendik zeuden amiantodun fibrozementuzko plakak kenduta. Beroa galtzen duten zubi termiko guztiak kendu dira. Gaur agerian geratzen den erakinaren egitura isolamenduarekin forratuko da galera horiek saihesteko.
  2. Eraikina energetikoki hobetzeaz gain, ahalegin handia egin da estetikan; saiatu dira jabe bakoitzak denborarekin irizpide komunik gabe burututako itxitura-mota desberdinak bateratzen.
    Fatxadaren bao guztiak homogeneizatu dira, tamaina eta material berdinekin. Balkoi guztiek baranda bera izango dute, bigarren planoan geratuko dira zurgintzako itxiturak eta, ondorioz, urrutitik ikuspegia homogeneoa izango da.
  3. Jarduketa AKTIBOAK.
    Komunitateak gaur egun berokuntzaren eta ur beroaren sistema zentralizatua du, gasolio bidezkoa.
    Proposatu dugu gas naturalera eta errendimendu altuko galdaretara aldatzea, energia kontatzeko sistemak gehituta, kontsumoen banaketa indibidualizatua egiteko.
    Jarduketa hauekin % 54 hobetzen da eraikinaren jarrera energetikoa, berokuntza-eskera eta urteko energia kontsumo primarioa portzentaje horretan gutxituta; hartara, kalifikazio energetikoari dagokionez, pasatzen gara E letratik C letrara kalifikazio-taulan; taula doa G-tik (txarrena) A-ra (onena).
    Azkenik, ondorio gisa, Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza hau eskuratzearen arrakasta da eraikina hainbat alderditan hobetu dela: jarrera energetikoa, irisgarritasuna, suteak... fatxaden obra soilik egiteak suposatu izango lukeena baino inbertsio txikiagoa eginda.

2.- EUJENIO OLAIZOLA GAZTELUMENDI.
EHU Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan egin zituen Arkitektura ikasketak. Errenteriako Juan de Olazabal 4an dauka bere arkitektura bulegoa. Errenterian hainbat eraikinen birgaikuntza energetikoa bideratu duen teknikaria. Praktika egokien hainbat adibide erreal azalduko dizkigu :

ERAIKINEN BIRGAITZEA INGURATZAILE TERMIKOAREN HOBEKUNTZAREKIN
Etxebizitzen inguratzaile termikoa fatxadaz, teilatuaz edo teilatupeko forjatuaz, lehen solairuko edo behe solairuko forjatu/zolataz eta mehelinez osatzen da.
Eraikinen inguratzaile termikoaren hobekuntzak onurak ekartzen ditu eraikinen erabiltzaileentzat, batez ere gastu energetikoan. Inguratzaile termikoaren hobekuntzarekin barruko beroaren galera galarazten dugu neguan eta beroa sartzea galarazten dugu udaran, horrek ekartzen duena da berokuntzan eta klimatizazioan erabiltzen dugun energia kopuruaren murriztea.

Inguratzaile termikoaren hobekuntza lortzeko bere ezaugarriak termikoak hobetu egin behar ditugu. Hori lortzeko moduetako bat isolatzea izango litzateke. Hori egiteko inguratzaile termikoen birgaitzeak erabiltzen ditugu, ez bakarrik konpontzeko, bai eta bere ezaugarri termikoak hobetzeko ere.

Fatxadaren hobekuntza
Eraikin baten fatxada birgaitu behar denean aprobetxatzen da termikoki hobetzeko. Bi modutara egiten da, Kanpoko Isolamendu Termikorako Sistemarekin eta Fatxada Aireztatuarekin. Bi sistema hauek honela osatuta daude:

  1. Kanpoko Isolamendu Termikorako Sistema: fatxadaren kanpoaldea, garbitu eta lesioak konpondu ondoren isolamendu bat itsasten da eta gero plastikozko sare eta mortero akrilikoarekin estaltzen da bukaera emanez aukeratutako kolorearekin.
  2. Fatxada aireztatua: fatxadaren kanpoaldean, garbitu eta lesioak konpondu ondoren metalezko egitura bat jartzen da, egitura honen tarteetan isolamendu bat itsasten da fatxadan eta gero metalezko egituratik zeramikazko, harrizko, hormigoi polimerozko, metalezko edo aluminio konpositezko piezak zintzilikatzen dira isolamenduarekin airezko tarte bat utziaz.
    Isolamendua kanpoaldean jartzen da etxebizitzak barrutik ez ukitzeko eta bertako biztanleei ahalik eta arazo gutxien sortzeko. Fatxadaren hobekuntza termikoa ere lortu daiteke etxebizitzen barrualdea isolatuta.
    Fatxadaren parte bat ere leihoak dira, hauek berriak badira konportamendu energetikoa hobeagoa da.

Teilatua edo teilatupeko forjatuaren hobekuntza
Inguratzaile termikoaren parte hau hobetzeko, fatxadaren kasuan bezala, birgaitu behar direnean egiten da normalean. Teila zaharrak kendu eta berriak jartzerakoan hauen azpian isolamendua jartzen da. Teilatu azpian etxebizitza baldin badago hobekuntza nabaria izaten da baina teilatu azpian trasteroak edo erabilera gabeko gune bat baldin badago etxebizitza horietan hobekuntza ez da hain nabaria, lehendabizi trasteroak edo erabilera gabeko gune hori berotu behar delako isolamenduak bere lana egiteko. Aukera egongo balitz teilatupeko forjatua (azken solairuko etxebizitzako sabaia edo forjatua) isolatzea izango litzateke onena, etxebizitzetan nabariago izango litzatekeelako hobekuntza termikoa.

Lehen edo behe solairuko forjatu/zolataren hobekuntza
Inguratzaile termikoa lehen solairua izaten denean, azpian etxebizitza ez den erabilera duten lokalak daudenean, bi zati izaten dituzte normalean: lokal hauek eta etxebizitzak banatzen dituzten forjatuak eta hegalak (vuelos).

  1. Lokalen eta etxebizitzen arteko forjatua: birgaitze bat denean zaila izaten da Inguratzaile Termikoaren zati hau isolatzea, etxebizitzak bukatuak daude eta lokaletan jarduerak ere martxan izaten dira normalean. Azpiko lokala hutsik baldin badago aprobetxatu daiteke isolatzeko edo jarduera berri bat hasi behar denean soinuaren aurkako ordenantza betetzeko eskatzen den isolamendu horrek ere termikoki babesten gaitu.
  2. Hegalak: fatxada isolatzeko erabili dugun sistema berdina erabiltzen da, bi gauzak batera egiten direlako, Kanpoko Isolamendu Termikorako Sistema edo Fatxada aireztatua.
    Inguratzaile termikoa behe solairua izaten denean isolatzea zailagoa izaten da. Zolata denean lurraren kontra egoten da eta barrutik egin behar da. Forjatua izaten denean lurraren tarte bat izaten da eta hor lana egiteko lekua balego posible izango litzateke isolatzea.

Mehelinak
Mehelinak beste aldean etxebizitzak daudenean adiabatikoak kontsideratzen dira, ez dutela ez hotza ez beroa galtzen edo irabazten. Horregatik normalean Inguratzaile Termikoaren parte honetan ez dira lanak egiten.
Inguratzaile Termikoaren hobekuntzak eraikinen berokuntza eta hozteko eskarian eragina dauka, isolatua egoteak berokuntza eta hozteko eskaria gutxitzen du beraz Instalakuntza Termikoek lan gutxiago egin behar dute eta energia gutxiago kontsumituko dute.

Instalakuntza Termikoak
Instalakuntza termikoak, aireztapena, berokuntza, klimatizazioa eta abar, efizientzia termikoaren zati garrantzitsu bat dira. Instalakuntza hauen birgaitzeak Isurtze globalean eta Energia primarioaren kontsumo globalean eragina daukate. Gaur egungo Instalakuntza Termiko berriek efizientzia handia daukate, horrek ekartzen duena onura ekonomikoa da jabearentzat eta ingurumenera doan Isurtze globalaren murrizketa.

Eraikinen Birgaitzeen adibideak
Eujenio Olaizola arkitektoak Errenterian egin dituen eta egiten ari den Inguratzaile Termikoaren hobekuntzarako birgaitzeak azaltzen dira jarraian. Birgaitzea egin aurretik zeintzuk ziren beraien Isurtze Globala, Energia Primarioaren Kontsumo Globala eta Berokuntza eta Hozteko Eskariak, eta birgaitzea egin ondoren lortu diren edo lortuko diren hobekuntzak (beraien portzentajeekin) zehazten dira.

GALTZARABORDA ETORBIDEA 23 – BIRGAIKUNTZA INGURATZAILE TERMIKOAREN HOBEKUNTZAREKIN

Kanpoko isolamendu termikorako sistemarekin egin da inguratzaile termikoaren birgaikuntza.

LORTUTAKO HOBEKUNTZAK
Taula1 20170621

IGANTZI KALEA 35 – BIRGAIKUNTZA INGURATZAILE TERMIKOAREN HOBEKUNTZAREKIN
Kanpoko isolamendu termikorako sistemarekin egin da inguratzaile termikoaren birgaikuntza.

LORTUTAKO HOBEKUNTZAK
Taula2 20170621

Jarraian, laster birgaituak izango diren hainbat eraikinetan lortuko den energia aurrezpena azaltzen da.

PABLO IGLESIAS KALEA 10 – BIRGAIKUNTZA INGURATZAILE TERMIKOAREN HOBEKUNTZAREKIN
Aluminio konpositezko fatxada aireztatuarekin egingo de inguratzaile termikoaren hobekuntza.

LORTUKO DEN HOBEKUNTZA
Taula3 20170621

GELTOKI KALEA 4 – BIRGAIKUNTZA INGURATZAILE TERMIKOAREN HOBEKUNTZAREKIN
Kanpoko isolamendu termikorako sistemarekin egin da inguratzaile termikoaren birgaikuntza.

LORTUKO DEN HOBEKUNTZA
Taula4 20170621

3.- IÑAKI RETEGUI
Iñaki Retegui, Construcciones Arabolaza, S.L. enpresarekin lan egiten duen arkitektoa da. Errenterian hainbat eraikinen birgaikuntza energetikoa bideratu duen teknikaria. Praktika egokien hainbat adibide erreal azalduko ditu:

ERAIKINEN BIRGAITZEA INGURATZAILE TERMIKOAREN HOBEKUNTZAREKIN
NAFARROA ETORBIDEA 73 – BIRGAIKUNTZA INGURATZAILE TERMIKOAREN HOBEKUNTZAREKIN

Aluminio konpositezko fatxada aireztatuarekin egingo de inguratzaile termikoaren hobekuntza.

Emaitza energetikoak:
Berokuntza kontsumoaren urteko datuak, Design Builder programarekin kalkulatuak:

  • Aurreko kontsumoa: 143.502,05 kWh.
  • Birgaikuntza ondorengo kontsumoa: 95.966,54 kWh

Berokuntzarako kontsumoaren murrizketa % 33,12 koa da.

CO₂ isurpenak:
Birgaitze baten ondorio zuzena da atmosferara isurtzen dugun CO2 kopurua murriztu egiten dela. Kontuan izanik gas naturala erabiltzen dela eraikinean, konbertsio-faktorea kontuan hartzen badugu (204 grCO₂ /kWh), honakoak dira birgaitu aurretik eta ondorengo emisioak:

  • Birgaitu aurreko emisioak: 29.274,42KgCO₂.
  • Birgaitu ondorengo emisioak : 19.577,17 KgCO₂.

Lortutako emaitzak kontuan hartuta, estalduraren ezaugarri termikoak aldatzearen ondorioz, urtero 9.697,25 Kg CO₂ gutxiago isuriko da.

ARALAR PLAZA 1-2 BIRGAIKUNTZA INGURATZAILE TERMIKOAREN HOBEKUNTZAREKIN
Kanpoko isolamendu termikorako sistemarekin eta hormigoizko fatxada aireztatuarekin egin da inguratzaile termikoaren birgaikuntza.

4.- XABIER SANCHEZ-OARSOALDEA:

Oarsoaldea Garapen Agentziako Xabier Sanchez arkitektoak honako gaiak landuko ditu:

  • Agentzia eta energiaren jardunaldiarekin duen erlazioa: Hiri Berriztapen zerbitzutik birgaitze energetikoaren sustapena.
  • Oarsoaldeako Birgaikuntza Zerbitzua: eskualdeko herritarrei eta birgaitzearekin lanean diren profesionalei (finka administratzaile, arkitekto eta aparejadore, gremioak..) irekitako zerbitzua berriztapen obretan aholkularitza eta, batez ere, diru-laguntzak eskuratzen laguntzeko dena.
  • Zer esan nahi dugu birgaitze energetikoarekin?: eraikinen berriztapena obra aurretik zituen ezaugarri energetikoak hobetu dituena.
  • Diru-laguntzen mapa: laguntzak dituzten obra motak eta nondik datozen (Udalak, E.J., EEE-EVE eta IDAE)
  • Diru-laguntzak nola aurreikusten dugu aldatuko direla epe laburrean.
  • ITE-EIT eta ziurtagiri energetikoa. Noiz diren beharrezkoak eta zer begiratu behar dugun dokumentuaren edukia ulertzeko.
Abuztua 2019
A A A O O L I
29 30 31 1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31 1