Kutxa Ekoguneak, elikadura eta ohitura osasuntsuak sustatzeko asmoz, Baratze Parke Sarea abian jarri zuen Gipuzkoan. Dagoeneko, hainbat udalerritan ezarri dute ingurumena eta gizarte-gaiak uztartzen dituzten espazio hauek: Errenteria, Lezo, Hernani, Zegama, ... Sarearen bitartez, informazioa eta aholkularitza zerbitzua eskaintzen da, erabiltzaileen zalantzei erantzuteko, informazioa trukatzeko edota ekitaldiak antolatzeko.
Errenteriako Udala eta Kutxa Ekogunearen arteko lankidetzaren ondorioz Arramendiko baratze-parkea sortu zen 2014an.
Lur-sailak eta baratzeak erabiltzea araudi bati loturik dago. Horrela, araudi horrek funtzionamendua eta bizikidetza arautzen ditu. Era berean, proiektu komunitario berritzaile honen ezaugarria oinarri ekologikoko elikagaiak ekoiztea da.
Bestalde, ingurumenari dagokionez proiektuak hainbat gai aurrerakoi gehitzen ditu, energia, hondakin eta uretarako ziklo itxiak erabiliko baititu.
Baratzea eskuratzeko deialdia 2019. urtean
2019an baratze parkeko partzela bat eskuratzeko deialdia zabaldu du Udalak, eskaerak aurkezteko epea martxoaren 20a arte izango da: