• Hasiera
  • AñarbeAñarbe
  • NiessenAzokaBertako produktuen kontsumoa
  • Eguzki plakakEnergia berriztagarriak
  • Herri-baratzakHerri-baratzak
  • Portuko txatarraKutsadura atmosferikoa
  • Bidegorria+bizikletakMugikortasun iraunkorra

Azken Berriak:

07 October 2022

  • Herriko hegaztiak ezagutzeko tailerra antolatu du Fanderiako Errotak
    Hegaztien Nazioarteko Egunaren harira, herriko hegaztiak ezagutzeko tailerra antolatu du urriaren 16an Fanderiako Errotako Ibaiaren Interpretazio Zentroak (Ibaiaren Etxea). Bertaratzen direnek txori mota ezberdinen kantuak identifikatzeko, behaketarako aholkuak jasotzeko eta habia kutxa eta janlekuak egiteko aukera izango dute goizeko 11:00etatik 14:00ak bitartean. Tailerra doakoa da eta publiko orori zuzenduta dago, baina aurretik izena ematea beharrezkoa […]
  • Datorren astean komunitate energetikoak gai nagusitzat edukiko dituen ‘Asteklima’ ekimena izango da
    Argazkian: Jose Manuel Ferradas, Ingurumen zinegotzia, eta Eneko del Amo, Hirigintza zinegotzia. Errenteriako Udalak hainbat ekimen burutu ditu azken urteotan energia eta klima-aldaketaren inguruan. Ekintza hauetariko asko udalak herrian burutzen dituen lanak dira, hala nola: LED motako kale-argiteria instalatzea, udal-eraikinetako energia-kontsumoa murrizteko neurriak ezartzea, eguzki panelak ezartzea eraikin publikoetako teilatuetan, etab. Beste ekimen batzuk, ordea, […]
  • Udazkeneko elikadurari buruzko tailerra izango da larunbatean
    Irailaren 24ean, 11:00etatik 13:00etara, udazkeneko elikadurari buruzko ikastaroa izango da Reina Aretoan. Kimu Bat Taldeak, Ekogunea eta Errenteriako Udalaren laguntzarekin antolatutako saio hau, Amaia Diaz de Monasterioguren eta Amaia Aierbe nutrizionistek zuzenduko dute. Familia osoarentzako eta garaiko produktuekin egindako elikadura-plan orekatua lantzen erakutsiko diete hurbiltzen diren pertsonei. Pertsona bakoitzaren elikadura-beharrak urtaroaren arabera aldatzen doaz. Norbanako […]
  • Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astean hainbat ekintza antolatu ditu Udalak
    Irailaren 16tik 22ra Errenterian eta Europar Batasuneko hamaika herritan Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astea ospatuko da “Konbinatu eta mugi zaitez!” lelopean. Errenteriako Udalak hainbat ekitaldi antolatu ditu aurtengo ediziorako: Oiartzun ibarraren arroko irin-errotak (Iurrita eta Fanderia) ezagutzeko bizikleta-txangoa, bigarren eskuko txirrindu-azoka eta material ziklista birziklatzeari buruzko jokoak eta tailerrak: Erroten ibilbidea txirrinduan (irailak 17, larunbata): 10:30 […]
  • Azoka ekologikoan hainbat produktu ezagutu eta erosteko aukera izango da larunbatean
    Irailaren 10ean, larunbata, Errenteriako Nekazaritza Ekologikoaren Azoka ospatuko da Gamon Zumardian. Errenteriako Udalak eta Biolur Elkarteak Euskadiko Nekazaritza eta elikadura ekologikoaren kontseiluaren lankidetzarekin antolatutako azoka honetan, Euskal Herriko baserrietako elikagai ekologiko desberdin asko ezagutzeko eta erosteko aukera izango da goizeko 10:00etatik 14:00ak arte. Gainera, eguerdi aldean Eli Pagolak eta Alaia Martinek azoka alaituko dute Bertso […]
Urria 2022
A A A O O L I
26 27 28 29 30 1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31 1 2 3 4 5 6