• Hasiera
  • AñarbeAñarbe
  • NiessenAzokaBertako produktuen kontsumoa
  • Eguzki plakakEnergia berriztagarriak
  • Herri-baratzakHerri-baratzak
  • Portuko txatarraKutsadura atmosferikoa
  • Bidegorria+bizikletakMugikortasun iraunkorra

Azken Berriak:

19 May 2022

  • Baserrietara eta nekazal ustiategietara iristeko Udal Herri-Bideen Sareari buruzko informazio-panel berriak jarri dira landa-eremuan
    Aste honetan, Udalak informazio-panela hauek jartzeari ekin dio ondorengo lekuetan: Zamalbide, Masti-Loidi, Astigarragako Benta, … Horietan herriko 150 baserri baino gehiago eta haien sarbide librea duten herri-bideak agertzen dira. Informazio-panel hauetan jasotakoa ezagutzeko, sakatu hemen. Udala 100 kilometrotik gora hedatzen den Errenteriako Udal Herri-Bideen Sarearen jabea da. Era berean, sare hori kontserbatzeaz arduratzen da, eta […]
  • Gipuzkoako Natura eta Ingurumeneko Zinemaren II. Erakustaldiak bi saio izango ditu Errenterian
    Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak Gipuzkoako Natura eta Ingurumen Zinemaren II. Erakustaldia antolatu du maiatzaren 10etik 20ra bitartean Gipuzkoako bederatzi udalerritan. Gipuzkoa Naturaldia, oro har, naturarekiko harremana eta, bereziki, Gipuzkoako naturarekiko harremana bultzatzeko ekitaldien eta baliabideen programa bat da, eta publiko guztiei zuzenduta dago, eta Gnat Zinema ekimen horren parte da. Errenterian bi film eskainiko […]
  • Bukatu dituzte Fanderia eta Lartzabal auzoen ondoko bidegorri-gunea birnaturalizatu eta aberasteko lanak
    Aizpea Otaegi alkatea eta Javier Hurtado Turismo sailburua Azken 4 hilabeteetan lanean aritu dira ingurune honetan bidegorriak Errenteria-Oiartzun eremuan duen kalitatea hobetzeko eta dagoeneko, behin lanak amaituta, herritarren eskura dago. Gaur eremu hori bisitatu eta aurkeztu dute Aizpea Otaegi Errenteriako alkateak eta Javier Hurtado Turismo sailburuak. Arditurriko bidegorria, ondare- eta natur-baliabide garrantzitsua da Oarsoalderarentzat; eskualdeko […]
  • Etxebizitzetan energia berriztagarriak ezartzeko saio praktikoa izango da Reina Aretoan
    Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, Errenteriako Udalarekin elkarlanean, Energia Argitu programaren baitan, etxebizitzetan energia berriztagarriak ezartzeko aukeren inguruan informatzeko tailerra antolatu du, maiatzaren 19an, 18:30etan, Reina Aretoan (Xenpelar kalea 3). “Energia berriztagarriak zure etxean… posible da!” tailerraren helburua herritarrak energia berriztagarriak ezarri ahal izateko beharrezkoak diren irizpideak eta ezagupenak modu argi eta […]
  • Gipuzkoako Erroten Egunarekin bat eginez abiatuko du Fanderiako Errotak uztailera bitarteko eskaintza
    Maiatzaren 8an Gipuzkoako Erroten Eguna ospatuko du Fanderiako Errotako Ibaiaren Interpretazio Zentroak. Egun horretan, doako bisita gidatuak antolatuko dira errotaren historia eta funtzioa ezagutzeko. Historiaren, ingurugiroaren, teknologiaren eta energiaren erabilera ezberdinen bidez, ehundaka urteren buruan gizarteak eta paisaiak jasandako aldaketak aztertuz, herritarrei errotak eta industria-ondarea hobeto ezagutzeko aukera eskaintzea da Gipuzkoako Erroten Egunaren xedea. Izan […]
Maiatza 2022
A A A O O L I
25 26 27 28 29 30 1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31 1 2 3 4 5