• Hasiera
  • AñarbeAñarbe
  • NiessenAzokaBertako produktuen kontsumoa
  • Eguzki plakakEnergia berriztagarriak
  • Herri-baratzakHerri-baratzak
  • Portuko txatarraKutsadura atmosferikoa
  • Bidegorria+bizikletakMugikortasun iraunkorra

Azken Berriak:

23 January 2022

  • Udaleko ingurumen-sailak gizarte-taldeei zuzendutako dirulaguntza argitaratu du
    Urtarrilaren 5ean argitaratu zuen Errenteriako Udaleko Ingurumen-sailak Iraunkortasun, Ingurumen eta Landa-garapenaren inguruan ekintzak gauzatzeko dirulaguntza lerroa. Eskaerak aurkezteko epea otsailaren 5ean amaituko da. Bertan adierazten denez, dirulaguntza eskatzeko aukera izango dute irabazi asmorik ez duten entitate, elkarte, erakunde eta sozietate guztiek, baldin eta burutuko den ingurumen-jarduera Errenteriako udalerrian garatzen badute. Zehazki ondorengo jarduerak lagunduko dira […]
  • Errenterian Energia Berriztagarrien Komunitateak sortzeko prozesua azalduko du Udalak datorren asteazkenean
    Saioa urtarrilaren 19an, 18:30etan antolatu du Udalak Reina Aretoan. Bertan, energia-komunitatea sortzeko prozesua zertan datzan eta Energia Berriztagarrien Komunitate baten ezaugarriak zeintzuk diren azalduko die herritarrei. Bilera irekia da eta herritarrak arlo honetan ahalduntzea du helburu. Errenteriako Udalak herritarrak animatu nahi ditu ekimen honi buruzko informazioa jasotzera. Izan ere, Energia Berriztagarrien Komunitatea (EBK) sortzeko arrazoiak […]
  • Oiartzun ibaiaren birnaturalizazio-proiektuko lanak hasi dira Fanderian eta Lartzabalen
    Udalak Oiartzun ibaiaren birnaturalizazio proiektua idatzi eta kontratatu du, Fanderia eta Lartzabal auzoetan garatzekoa. Lanok 307.000 euroan esleitu dira. Udalak eta Eusko Jaurlaritzak batera sustatu dute proiektu hau, “Arditurriko bide berdearen Korridore ekoturistikoa” izeneko ekimenaren baitan kokatzen dena, EAEko lehentasunezko ekimen-eremuen sustatze-planari lotuta. Jarduera hau Oiartzun Ibaiko Paisaiaren Ekintza Planaren (2016-2025) baitan ere txertatua dago. […]
  • Larunbat honetan familian pista-jolasa egiteko aukera izango da Fanderiako Errotan
    Larunbata honetarako, urtarrilak 15, Pista Jolasa Familian izeneko jarduera antolatu du Udalak Fanderiako Errotan eta bere inguruan. Bi txanda egingo dira, lehena 11:00etan eta bigarrena 12:30etan. 7 urtetik gorako haurrak dituzten familientzat prestatuta dago, helduek eta haurrek batera parte hartzeko, familiaka edo burbuilaka. Errota martxan ikusteko aukera ere egongo da. Honela, ondo pasatzeaz gain, Fanderiara […]
  • ‘Birziklatu gehiago eta hobeto’ kanpaina arrakastatsua
    Abenduaren 2tik 16ra hiri-hondakinen birziklatzea sustatzeko kanpaina egin da udalerrian. Hala, hemeretzi informazio puntu jarri dira Errenteriako askotariko auzo eta lekutan. Helburu nagusia hondakin organikoak ondo bereiztea izan da, baina aldi berean, gainerako hondakinen gaikako bilketa modu egokian egiteko informazioa eman da eta herritarren zalantzak argitzeko balio izan du. Lehen egunetan eguraldi makurra izan badugu […]
Urtarrila 2022
A A A O O L I
27 28 29 30 31 1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31 1 2 3 4 5 6