Aurreko hilabetean Biodibertsitate eta Ekosistemen Zerbitzuei buruzko Gobernu Arteko Plataformak IPBES (Nazio Batuen Erakundea dena ) txosten berri batean Planetaren bioaniztasuna aurrekaririk gabeko atzerakada eta espezieen suntsipen-tasa azkarragoa gertatzen ari dela adierazi dute.
Txosten honen arabera 680 espezie ornodun desagertu dira eta egun existitzen diren zortzi milioi espezieetatik milioi bat dago epe laburrean desagertzeko arriskuan.
Fanderiako Errotaren eraikinean birgaitze-lanak egin ondoren, Udalak erabaki du berriz ere lizitaziora ateratzea prozedura ireki bidez bertako taberna-jatetxeko ostalaritza-kudeaketa.
Aurten ere Furgobaratza Errenteriako Arramendiko Baratze-Parkera etorriko da. Lehengo bisita datorren ekainaren 27an, osteguna, izango da. Bertan, “Estraktuak eta landare osasuna” izeneko doako tailerra egingo dute. Saioan, baratzerako erabil daitezkeen produktu ekologikoen eta landareentzako estraktu ezberdinen inguruan arituko dira.
Tailerra arratsaldeko 18:00etatik 19:30etara izango da. Tailerraz gain, Furgobaratza ere bertan izango da eta baratzen inguruko aholkularitza zerbitzua eskainiko dituzte. Udalak gogoarazi nahi du baratzeetako erabiltzaileez gain, edozein herritar gerturatu daitekeela bertara.
2019ko Europako Energia Iraunkorraren astearekin bat eginez, ekainaren 15etik 20ra Errenteriako III. Energia Astea antolatu du Udalak. Aste honen helburua gizartea sentsibilizatzea izango da, modu horretan, herritarrek beren kabuz, egunerokotasunean, energia erabilera egokiaren alde jardun ahal izateko eta ingurumen kontzientzia handiagotzeko.