FarolaBeraun2015eko maiatzaren 6an, Errenteriako Udalak Energia Iraunkorrerako Ekintza-plana (EIEP) onartu zuen, jasota uzteko udalerriak Alkateen Ituna ekimen europarraren baitan hartutako konpromisoak betetzeko jarraitu beharreko bidea, alegia berotegi-efektuko gasen isuriak 2020rako 2007koak baino %20 gutxiago izatea lortzeko.

Irakurri gehiago ...

EsneMakinaCristobal Gamon ikastetxeko Lehen-hezkuntzako 5. mailako ikasleak Basosoro baserrira bisita egin dute bertan esnea nola ekoizten duten ezagutzeko. 45 ikasle inguruko taldeak adi entzun ditu Jose Miguelen azalpenak.

Irakurri gehiago ...

EdukiontziMarroiaMaiatzaren 29ko datuak kontuan hartuta, 7.454 familiak eman dute izena materia organikoa edukiontzi marroiaren bidez jasotzeko kanpainan. Interesdunek oraindik izena eman dezakete asmo horrekin zabalik dagoen Udaletxeko bulego iraunkorrean.

Irakurri gehiago ...

José Manuel Ferradásek, Mendi eta Ingurumen Departamentuko zinegotziak jakinarazi duenez, ekainaren 8-12 bitartean, biak barne, Niessen Merkataritza Guneko galerietan bertako 15 hiritarrek ateratako 120 argazkitik gorako sorta ikusteko aukera izango da.

Irakurri gehiago ...

OzeanoEguna20152008ko abenduaren 5ean Nazio Batuen Batzar Orokorrak 63/111 Ebazpenaren bidez erabaki zuen, 2009 urtetik aurrera, ekainaren 8an Ozeanoen Mundu-eguna ospatuko zela. Ekimen honen bitartez, ozeanoen eta bertako bioaniztasunaren babeserako  munduko osoko herrialdeetako biztanleok ditugun erronkak azaleratu nahi dira.

Irakurri gehiago ...

Iraila 2021
A A A O O L I
30 31 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 1 2 3