Aldundiak koordinatuta, udalak izango dira arduradun nagusiak. Plangintza berriLiztorraa hainbat eragilek osatutako lantaldeak erabaki du: habiak begiztatu diren abisua eman nahi denean, lekuko udalera deitu beharko da eta han erabakiko dute kasu bakoitzean nola jokatu

Gipuzkoako Foru Aldundiak protokolo berria jarri du abian lurraldeko udalekin, guztien artean, liztor beltz edo asiarraren aurka lan eraginkorragoa egiteko.

Aldaketa nagusia da, hemendik aurrera, habia bat aurkitzen denean, lekuko udalera egin behar dela deia. Han, dagokion arduradunak erabakiko du egoera bakoitzean komeni den jokabidea.

Gehiago irakurri...

Udako Jarduerak 2014ADIN GUZTIETAKO HERRITARREI ZUZENDURIKO UDAKO JARDUERAK ANTOLATU DIRA AIAKO HARRIAN, LISTORRETAKO AISIALEKUAN
Aiako Harria Parke Naturalean dagoen Listorretako natur eremua ezagutzera emateko eta balioztatzeko jarduerak burutuko dira

Errenteriako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak elkarlanean egitarau berezia prestatu dute 2014ko udarako Aiako Harria Parke Naturalean (Natura 2000 Sarea) kokatutako Listorretako aisialekuan, Errenterian.

Gehiago irakurri...

Udako Jarduerak 2014Errenteriako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak elkarlanean egitarau berezia prestatu dute 2014ko udarako Aiako Harria Parke Naturalean (Natura 2000 Sarea) kokatutako Listorretako aisialekuan.

Listorretako natur eremua ezagutzera emateko eta balioztatzeko hainbat jarduera garatu dira udaran zehar: txorien kantuak identifikatzeko irteera, Errenteriako saguzarrak ezagutzeko txangoa, etab. Larunbata honetan, abuztuak 30, antolatutako azken ekimena burutuko da: Naturaren inguruko jolas kooperatiboak haur eta familientzat.

Gehiago irakurri...

Pasa den ostiralean, hilak 6, inauguratu zituzten Fanderia eta Agustinetako auzo konpostajea egiteko guneak. Gaztañon ere eraikita dago jada horretarako gunea eta datozen asteotan martxan jarriko dutela esan dute Udaletik. Inaugurazio ekitaldia, Fanderiako gunean egin zuten eta bertan izan ziren hainbat udal ordezkarirekin batera, auzo ezberdinetako bizilagunak ere.

2014-06-06 12.09.28

Gehiago irakurri...

WebAurkezpenaInformazio eta plataforma birtualen garaian bizi gara. Geroz eta gehiago dira informazioa bilatzeko dauden gune birtualak. Ingurumenak ezin du salbuespena izan. Horregatik,eta aspaldidanik genuen beharra asetzeko, Mendi eta Ingurumen Sailak Errenteriako webgune berria sortu du.

Gehiago irakurri...

Martxoa 2020
A A A O O L I
24 25 26 27 28 29 1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31 1 2 3 4 5