Irailaren 18tik 21era Errenterian ospatuko den Atlantikaldia jaialdiaren barruan, Oiartzun ibaiaren garbiketa ere antolatu dute. Jose Manuel Ferradas ingurumen zinegotziak jakinarazi duenez, Gabierrota eta Lartzabal artean dagoen ibai zatia izango da sinbolikoki "garbituko" dutena eta herritar guztiak gonbidatu ditu bertan parte hartzera. Irailaren 21ean izango da, igandean, eta hitzordua Gabierrotako Auzo Elkartearen lokaletan (Gabierrota pasealekua) egin dute, 12:00etan.

Gehiago irakurri...

Irailaren 20an, larunbata, "saguzarren gaua" ospatuko da Plaiaundiko Parke Ekologikoan (Txingudiko Padurak), Juan Tomás Alcaldek -Zientzia Biologikoetako Doktore eta SECEMUeko kide - zuzenduta.

Gehiago irakurri...

PrebentzBannerEntsalada ontzea, aldizkari bat erostea, pintxo-potera joatea, bonbillaz aldatzea, arrautza bat frijitzea, ordenagailua berritzea, ... Ohiko ditugun jarduerak dira. Lehen begiratuan jarduerak horiek guztiak ezberdinak badira ere, badute euren artean antzekotasun bat: gauzatu ondoren hondakinak ematen dituzte.

Gustuko izan ala ez, gure egungo kontsumo ohituren ondorioz, hondakinak benetako arazo bihurtu dira azken urteotan: egunkarietako azalak hartzen ditu, kalean eztabaida pizten du, ...

Gehiago irakurri...

Gipuzkoako Foru Aldundiak Aiako Harria Parke Naturala eta Kontserbazio Bereziko Eremuan (KBE) basurdea ehizatzeko egutegia zehaztu du. Honenbestez, bizilagunei, herritarrei eta , eremu babestu (Natura 2000 Sarea) honetako gainerako erabiltzaileei jakinarazten zaie 2014ko irailaren 13tik 2015eko urtarrilaren 17ra bitartean, aipatu ehiza uxaldiak izango direla Natura Parkearen eremu ezberdinetan.

Gehiago irakurri...

Arditurriko III. bizikleta martxaKartela

Garai batean Arditurriko meategietatik Pasaiako portura mea garraiatzeko erabiltzen zen trenbidea festa giroan murgilduko da datorren igandean. Izan ere, irailaren 14ean Arditurri Bide Berdearen III. Eguna ospatuko da Oiartzunen, eta hainbat ekintza antolatu dira egun honetarako:

Gehiago irakurri...

Urtarrila 2020
A A A O O L I
30 31 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31 1 2