AARBE7Donostiako eta Errenteriako udalek bideo bat egin dute Añarbeko baso erreserba ezagutarazteko. Bideoa gaurtik aurrera ikus daiteke, bi udalen webguneetan nahiz gizarte sareetan. Axier Jaka eta Jose Manuel Ferradas Ingurumeneko zinegotziek adierazi dutenez, bideoaren bidez ezagutzera eman nahi dute lurraldearen ekialdeko basa bizitzaren kontserbaziorako den 1.000 hektareako kokaleku hori.

Gehiago irakurri...

Gipuzkoako Foru Aldundiak bizikleta mugikortasunerako estrategia bat prestatzeko prozesua garatu du 2014. urtean zehar eta Gipuzkoako Bizikletaren Kontseiluak 2015eko martxoan onartu du Gipuzkoako Bizikletaren Estrategia (2014-2022) behin betiko.

Gehiago irakurri...

MemoriaPortadaIngurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailburuak, Donostiako (Donostialdea-Bidasoa Beherea) Eremu Funtzionaleko Lurraldearen Zatikako Planari Hasierako Onarpena eman dio. Dokumentazioa, hortaz, jendaurrean jarri da, ekarpenak egiteko epea 2015eko irailaren 15ean amaitzen delarik.

Gehiago irakurri...

LekuonaLanak 10Lekuona okindegiko eraikina 1963an eraiki zuten, Olibet-Etxeberrieta auzoan. Industria jarduera hori kokatuta zegoen lursaila (20067-00031 kodea duena) Errenteriako udalerrian kutsagarriak izan daitezkeen Jardueren Inbentarioan sarturik dago.

Gehiago irakurri...

Errenteriako Udaleko Mendi eta Ingurumen deparamentua Oiartzun ibaiaren inguruko paisaiaren gaineko ekintza-plana prestatzen ari da, eta horren baitan argazki-erakusketa bat egingo da ibaiaren lehengo eta oraingo egoera irudikatzeko.

Gehiago irakurri...

Uztaila 2020
A A A O O L I
29 30 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31 1 2