Trafikoa2Gipuzkoako Foru Aldundiak Lurralde Historikoan dauden errepide nagusien zarata-mapak osatu zituen 2017. Urtean., autonomia erkidegoko legediarekin bat etorriz. Orain errepideetako zarataren aurkako ekintza plana egin dute eta behin betiko onartu aurretik, jendaurrean jarri da, edozein pertsona alegazioak aurkeztu ahal izateko.

Zarataren aurkako Ekintza planaren helburua da herrien inguruan ibilgailuek eragiten dituen eragozpenak gutxitzea. Errenteriari dagokionez, Foru Aldundiaren lau errepide dira hirian eragiten dutenak: AP-8, GI-20, GI-636 eta GI-2132.

Esan bezala, urriaren 3an jarri zen Ekintza planaren dokumentuak erakusketa publikoan, hilabetez, interesa dutenen alegazioak aurkezteko. Epe horretan espedienteko agiriak Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituren Birgaitze eta Berrikuntza Zerbitzuan, bulego orduetan (Miramon pasealekua 166, 20014-Donostia) eta web gunean kontsultatu ahal izango dira.

Azaroa 2019
A A A O O L I
28 29 30 31 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 1