APP berdeak verdesGaur egun ukaezina da telefono mugikorrak gorputzaren luzapenak direla eta ekintza ezberdinak egiteko erabiltzen direla: komunikatu, jokatu, informatu, argazkiak atera... Eta teknologia honetaz baliatuko bagina ekologikoagoak eta berdeagoak izateko? Hona hemen gure mugikorrean instalatzeko hainbat aplikazio:

 

 

ELIKADURA

1- Garaikoa: Sasoiko elikagaiak kontsumitzeko aplikazioa da. Sasoiko barazki eta frutak zeintzuk diren ezagutuko duzu, hilabetearen eta eskualdearen arabera.

 ELIKAGAI XAHUKETA

2- TooGoodToGo: (lacomidanosetira.com) janari-xahuketa saihesteko aplikazioa da. Egun amaieran elikagai dendak, tabernak, etab. janari soberakinak prezio merkeagoan jartzen dituzte salgai. Errenterian eskaintza handia ez badago ere eskualdean aukerak badira; bilatu zurea!

KUTSADURARI BURUZKO INFORMAZIOA JASOTZEKO

3- Aire kalitatea: Eusko Jaurlaritzaren aplikazio honek Euskadiko airearen kalitateari buruzko informazioa ematen du, denbora errealean. Errenteriatik gertuen kokatutako estazioa Lezon aurkitzen da. 

KLIMA ALDAKETARI AURRE EGITEKO

4- Haz frente al cambio climatico: Gipuzkoako Foru Aldundiaren bideo-joko honetan gure planeta hondamendi ekologikora eraman duten akatsak konpontzeko erabakiak hartu beharko dituzu. Modu ludikoan klima-aldaketa eta kutsadurari buruzko informazioa jasotzeko.

garaikoa toogoodtogo airea haz frente al CC

 

 NATURAZ GEHIAGO JAKITEKO

5- Project Noah: app honen bidez tokian tokiko natura hobeto ezagutarazteko ikerketa proiektu bultzatzen du.

6- Arbolapp: inguruan aurkitzen dituzun zuhaitzak identifikatu eta informazioa gehiago jasotzeko.

7- PlantNet: Landareak identifikatzeko beste aplikazio bat.

8- Perdida de la noche: aplikazioa argi kutsadura kalkulatzen laguntzen duen proiektua da, eta zuk parte hartu dezakezu.

project noah arbolapp plantnet perdida de la noche

 

AHOLKU EKOLOGIKOAK

9- Gozerowaste: Egunerokotasunean eta egiten ditugun erosketetan hondakin gutxiago sortzeko laguntzen duen aplikazioa. https://gozerowaste.app/

 HONDAKINAK

10- A.I.R.-e: Chat baten bidez Hondakinei buruz ditugun zalantzak argitzen dituen robota. Hondakinak non bota galdetu eta berehala erantzungo dizu!
11- InguruApp: Gipuzkoako Foru Aldundiaren birziklatzeari buruzko aplikazioa.

 go zerowaste  AIRE  inguru app

 

Eta aplikaziotatik haratago joango bagina eta mugikor jasangarriagoa erosiko bagenu? Gaur egun aukerak badaude eta honen adibidea dugu FairphoneHasi zu zeu ohiturak aldatzen!

Azaroa 2019
A A A O O L I
28 29 30 31 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 1