Landalurra 2019 page 0001Larunbat honetan, urriaren 19an, Gamon Zumardian ospatuko da 15. Errenteriako Landalurraren Azoka, Behemendi Landa Garapenerako Elkarteak eta Errenteriako Udalak antolatuta, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Herriko lehen sektoreak parte hartzen duen herri mailako azoka da. Azokaren helburu nagusia gure herrian lehen sektorean lan egiten duten enpresak ezagutzera ematea eta egiten duten lanaren aitortza egitea da. Ez dugu ahaztu behar lehen sektoreko enpresa hauek direla gure ingurua eta paisaia mantentzen dituztenak, merkatua eta gertuko salmenta lekuak kalitatezko elikagaiez hornitzen dituztenak.

Horrela, larunbata honetan, urriaren 19an, Gamon Zumardia herriko lehen sektorearen erakustoki bihurtuko dute. Egun osoan zehar bertako produktuen azoka ospatuko da (Eguzki Borda baserriko Idiazabal J. I. ardi-gazta, Aparola baserriko behi gazta, Eguzki Borda eta Aparola baserrietako barazkiak eta ZITUENE Pasta Obradore Kooperatiboko pasta freskoa); abere eta perretxiko erakusketak eta erlea eta erlezaintzaren inguruko erakusketa, mota ezberdinetako eztien dastaketarekin. Errenteriako Talogileak ere bertan izango dira, eta taloak dastatzeko aukera paregabea izango du azokara hurbiltzen den jendeak.

Goizean, Egiluze sagardotegiak sagardo naturala nola egiten den erakutsiko digu, eta hainbat tailer egiteko aukera izango da goizeko 11:00etatik eguerdiko 14:00etara bitartean (11:00-13:00, Haurrentzako landaketa eta lore prentsatu tailerra; 11.00-12:00, Helduentzako “Haziak lortzeko tailerra” eta 13:00-14:00 Familientzako “Haziak ereiteko tailerra”).

Arratsaldean, berriz, 17:00etan hasiko da “Haziak lortzeko tailerra” eta 17:30ean “Totebag pertsonalizatua tailerra”. Eguna amaitzeko, txikienek Basosoro Baserriko behi esnearekin egindako txokolatea dastatzeko aukera paregabea izango dute arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Udalak bi stand jarriko ditu: bata Eskolako Agenda 21 ekimenari buruzkoa eta bestea etxeko eta komunitate-konpostari buruzkoa.

Azokaren ordutegia 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era izango da.

Aipatu behar da azoka honetan hainbat elkartek parte hartzen dutela, hala nola, Labore Oarso Elkartea, Gipuzkoako Erlezainen Elkartea, Izadi21, Artelatz eta Aitzbitarteko Lagunak Elkartea.

Egitaraua ikusteko sakatu hemen.

Azaroa 2019
A A A O O L I
28 29 30 31 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 1