EKO AZOKAK Errenteria kartelen diseinua20194 page 0001Irailaren 7an, larunbata, Errenteriako Nekazaritza Ekologikoaren V Azoka ospatuko da Gamon Zumardian.

Errenteriako Udala, Behemendi, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Biolur Elkarteak antolatutako azoka honetan, Euskal Herriko baserrietako elikagai ekologiko desberdin asko ezagutzeko eta erosteko aukera izango dugu goizeko 10:00etatik14:00ak arte.

Euskal Herriko leku desberdinetako ekoizleak egongo dira azokan eta modu berean produktu anitz topatuko dugu hauen postuetan. Azokan egongo diren produktu guztiek bi ezaugarri berezi dauzkate: era ekologikoan ekoiztuak eta era artisau batetan elaboratu egin direla. Honek zer esan nahi du? Modu laburrean azalduta, natura, animalia eta gizakien osasun eta etorkizuna errespetatzen eta kaltetu gabe ekoiztuta izan direla. Alegia, bere ekoizpen prozesuan ez da produktu kimiko edo toxikorik erabiltzen, eta eraldaketa transgenikorik gabe sortutako ekoizpenak dira.

Abantailak asko direla aipatu beharra dago. Oraina bizi dugun bitartean etorkizuna zaintzen ari garenetik hasita. Horrelako ekoizpen ekologikoak gure osasunaz gain ingurumena zaintzen dituztelako modu iraunkor eta jasangarri batetan.

Azoketan ematen den salmentari esker kontsumitzaileak informazioa zuzen-zuzenean jasotzeko aukera edukiko du, bertan egongo bai dira produktu horiek sortu dituzten nekazariak. Edozein zalantza argitzeko edo galderak egiteko aukera paregabea dela esan dezakegu.

Gainera, Biolur Elkarteko postua ere bertan izango da, informazio eskeintza zabalarekin: sortutako material didaktikoa, etxeko eta baserriko landare edo abereak zaintzeko liburu interesgarriak... eta elkarrekin lan egiteko aukerak.

Era berean, Errenteriako V Nekazaritza Ekologikoaren azokan ondorengo ekoizleak izango ditugu:

- Mireia Segura (Zumaia): Arropa
- Maduixa (Ataun): Arropa
- Beltzitina (Araba): Mermeladak
- Lurraren Orena (Errenteria): Barazkiak
- Aikur (Urretxu): Eztia
- Plácido Tainta (Falces): Berakatzak
- Ecoprado (Zamora): Baratxuriak, lentejak, garbantzoak
- Mendibitzu (Aretxabaleta): Ardi gazta
- Nelly Coceres (Zestoa): Barazkiak
- Goiti okindegia (Itsaso): Ogia, pastak
- Bego Villar (Hernani): Mermeladak, kontserbak
- Gaizka Olabarrieta (Bergara): Barazkiak
- Anbu (Olaberria): Behi gaztak
- Luz: Aceite
- Aldaba zahar (Tolosa): Ogia, gazta
- Amaia Del Hierro (Mañaria): Algak
- Biolur Gipuzkoa: Informazioa

Azoka auretik, irailaren 5 eta 6 egunetan, Gamon Zumardian, ENEEK (Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua) Elkarteare eskutik, nekazaritza eta elikadura ekologikoaren inguruko erakusketa ibiltaria izango da ikusgai, arratsaldeko ordutegian. Azoka egunean ere, goizetik, erakusketa zabalik izango da. Erakusketaren helburua gizartea sentsibilizatzea da, ekoizpen ekologikoa eta honek dituen onuren inguruan, eta jasangarritasuna eta ingurumen arduraren arloan. Ingurumen eta bertako produktuen ekoizpenean interesa duen edonork ulertzeko modukoa da erakusketa.

Erakusketa “container” moduko edukiontzi batean egongo da, bertan showcooking saioak eta produktu dastaketak egiten direlarik. Edukiontziak, kanpoko aldetik, dibulgazio-kartelak ditu eta formatutako gidariek azaltzen diote informazioa jendeari. Edukiontziaz gain, beste bi estruktura mugikor ere erabiltzen dira informazio gehiago azaltzeko eta jendearfen zalantzak argitzeko.

Azken urteetan Biolur Elkarteak udako azoka bereziak antolatzeari ekin dio. Herri desberdinetako udal, landa garapenerako elkarte eta Foru Aldundiarekin elkarlanean hainbat azoka antolatzen dira, baserritarrak kontsumitzailearengana hurbiltze aldera. Aurten, iazko dinamikari jarraituaz, Errenteriako Nekazaritza Ekologikoaren V Azoka antolatu da, eta azoka hau urtero antolatzen diren udako azoken zirkuituan egonkortu da. Horren adibide ditugu Zarautz, Donostia, Getxo-Algorta, Zerain, Aretxabaleta, Mungia eta Urretxun egiten diren azokak.

Iraila 2019
A A A O O L I
26 27 28 29 30 31 1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 1 2 3 4 5 6