Uda garaian eta oporretan ingurunearekiko zaintza, errespetua eta maitasuna bereganatzerik nahi? Hurrengo film edota dokumentalak ikustea gomendatzen dizuegu:

demain 299937676 mmed walloe 973488527 mmed home Racing Extinction poster the salt of earth

Demain: 2016an estreinatutako dokumental frantsesa. Klima-aldaketa egoerari aurre egiteko irtenbideak erakusten ditu. Protagonistek hainbat herrialde bisitatzen dituzte nekazaritza, energia, ekonomia, demokrazia eta hezkuntzaren inguruan egiten diren egitasmoak ezagutzeko.
o Iraupena: 118min
o Gipuzkoako hainbat udal liburutegitan mailegagarri

Wall-e: Marrazki bizidun film honek haurrentzako nahiz helduentzako mezu sakona du. Gizakiak sorturiko zaborrak lurrean bizitzea ezinezkoa bihurtu duenez, garbiketa robot batailoi batek garbiketaz arduratuko da.
o Iraupena:103min
o Gipuzkoako hainbat udal liburutegitan mailegagarri

Home. Gure planetaren egoeraren eta bilakaeraren inguruan hausnarketa egiten duen dokumentala, egundoko argazki eta irudiak ikusteko aukera aparta.
o Iraupena:118min
o Interneten ikusgarri: https://www.youtube.com/watch?v=pDKV0hykhFc

Racing Extinction: cuenta regresiva: Louie Psihoyos zinemagileak, aktibista, zientzialari eta bestelako adituekin batera munduko espezieen galera salatzen du.
o Iraupena: 94 min
o Link: https://racingextinction.com/
o Liburutegia: Pasaia-Donibaneko liburutegian eskuragarri

The salt of the Earth (La sal de la tierra): Sebastiao Salgado argazkilariak gure planetaren edertasunari omenaldia egiten dion ikaragarrizko irudiak dakarzkigu saridun film honetan.
o Iraupena: 105min
o Liburutegia: Gipuzkoako hainbat udal liburutegitan mailegagarri

Abuztua 2019
A A A O O L I
29 30 31 1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31 1