IMG 20150607 191557Aurreko hilabetean Biodibertsitate eta Ekosistemen Zerbitzuei buruzko Gobernu Arteko Plataformak IPBES (Nazio Batuen Erakundea dena ) txosten berri batean Planetaren bioaniztasuna aurrekaririk gabeko atzerakada eta espezieen suntsipen-tasa azkarragoa gertatzen ari dela adierazi dute.

Txosten honen arabera 680 espezie ornodun desagertu dira eta egun existitzen diren zortzi milioi espezieetatik milioi bat dago epe laburrean desagertzeko arriskuan.

Hainbat datu:

- Espezie autoktonoen jaitsiera %20koa izan da
- Anfibioen %40a mehatxatuta
- Koralen %33a mehatxatuta
- Ugaztunen %33a baino gehiago galtzeko arriskuan

ZERGATIA – ERANTZUKIZUNA

Biodibertsitatearen galeraren zio nagusia lurzoruak hondatzeko dugun gaitasuna dela adierazi du txosten zientifiko honek. Esan bezala, soroak hormigoiz estali, deforestazioa, nekazaritza industriala, etab. Motatako jarduerak dira arazo larri honen zergatia. Baina beste zergati batzuk ere aipatzen dituzte adituek: natur baliabideen gehiegizko ustiatzea (arrantza, basoen zuhaitzak...), klima-aldaketa, kutsadura eta espezie exotiko inbaditzaileak.

Bestalde, 1980tik negutegi efektuko gasen BEG isurketak bikoiztu egin direla nabarmendu du txostenak; batez besteko tenperatura gutxienez 0.7ºC igoz. Gainera plastikoen kutsadura hamarrez biderkatu dela ere azaldu dute. Hori dela eta, datozen urteetan inpaktuak okerrera egingo dutela espero da.

Natura kontserbatzeko aurrerapenak egin eta inplementaziorako politikak gora egin badute ere, orokorrean jarritako helburuak ez dira nahiko izango nahi den iraunkortasunera lortzeko. Are gehiago, 2030eko helburuak (GIH) lortzeko aldaketa iraultzaileak behar direla ohartarazi dute: aldaketa ekonomikoak, gizartekoak, politikoak eta teknologikoak.

Gainbehera larri hau gelditzeko oraindik aukera badagoela azaldu du IPBES erakundeko zuzendariak. Horretarako ezinbestekoa da erabateko aldaketekin orain hastea, bai maila lokalean baita globalean ere. Gogoan izan, aldaketa egingarriena norberarena izaten dela.

Azaroa 2019
A A A O O L I
28 29 30 31 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 1