kartelaA3 2019psd2019ko Europako Energia Iraunkorraren astearekin bat eginez, ekainaren 15etik 20ra Errenteriako III. Energia Astea antolatu du Udalak. Aste honen helburua gizartea sentsibilizatzea izango da, modu horretan, herritarrek beren kabuz, egunerokotasunean, energia erabilera egokiaren alde jardun ahal izateko eta ingurumen kontzientzia handiagotzeko.

2020 urterako errenteriarrok 2007an baino %20,16 CO2 gas isuri gutxiago isurtzeko helburua jarria dugu, Errenteriako Energia Iraunkorrerako Ekintza Planaren baitan. Beraz, erronka horren aurrean, pasuak emateko interesgarriak izango diren jarduerak antolatu dira. Sakatu EGITARAUA jarduera guztien berri ikusteko.

5 egunetan mota guztietako jarduerak antolatu dira: kotxe elektrikoen eta hibridoen erakusketa, Energia azoka Zumardian, tokiko energia komuniateak bultzatzeko jardunaldia, etab. Ekainaren 15ean, adibidez, Zumardian Energia azoka ospatuko da. Bertan energia berriztagarri eta energia eraginkortasnaren ingurukoen berri izango da Usurbilgo Lanbide Eskolaren eskutik. Bestalde, hiru ergometrorekin herriko hainabt elkarte WATT ERRONKA izeneko egitasmoa egingo dute, nork ekoiztuko du energia gehien? 

Horretaz gain, Gipuzkoa Foru Aldundiak "Argitu" tailerrak antolatu ditu. Etxeetan energia aurreztu daitekeela irakatsiko dute, bai eta etxebizitzen birgaitze eraginkorra nola egin ere.

PIZTU ENERGIA EKOAKTIBOA!

Informazioa gehiago: https://herribizia.errenteria.eus/energia/

Ekaina 2019
A A A O O L I
27 28 29 30 31 1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30